Lekeitiokale, nazioarteko jaialdiaren webgunea
2008-06-26 10:06
Lekeitiko Kale Antzerki Nazioarteko jaialdiak web berria plazaratu du. Lekeitio dugu KALE-ARTEEN udako hiriburua. Orain sormenezko kale horietatik errazago ibiltzeko WEB berri bat plazaratu dugu.
Hau da webgunea: www.lekeitiokale.net
Web berriaren atalak:
- Nazioarteko Jaialdiaren historia. Festibalaren edizioetan zehar egiten dugun bidaia non argazki bilduma bikain bat eskura dagoen.
- Euskal Kale-Antzerkiaren katalogoa. Ekarpen hau ezinbestekoa da ondo aztertzeko Euskal Herriko kale antzerkigintza.
- Hainbat antzerki-gairi buruzko hausnartzeko idazkiak.
- Jaialdiak plazaratutako argitalpenak.
- Diseinua berrizturik dakar.
Honez gain, aurtengo egitaraua ere eskaintzen du. Eta jakina, Jaialdiaren Blogarekin harremanetan jartzeko bidea.
Aurrerantzean Web berriak eguneratzen eta hobetzen joango gara. Hemen da Euskal Kale-Antzerkiaren Interneteko aterperik garrantzitsuena.
Erantzunak kargatzen...