Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zertan ari da eGaztea?

iPtx - irratia.com
2008-03-06 11:03

Berrian elkarrizketatu zuten Oreretako abeslaria. Zabaldu.com bidez oihartzuna hartu du albisteak. Albiste txarra. Oraingoan ez dira Manos Limpiaseko faxistak izan, orain esku garbiagoarekin baztertu dute gure emakume bakarlari rockzalea.

Bai lagunok, martxoaren 8aren atarian, irrati publiko batek emakume ausart bat bazterrean uzten du. Ozenegi aritzen omen. Rock gogorra, gordina dakar basamortutik.

Ulertu daiteke, emakume ahotsak sotilagoa behar duela, leunagoa. Sumisoagoa agian. Etxekoagoa. Intimoagoa. Zapalduen oihua, alegia.

Sarean erantzun zabala dagoeneko

Goiz zen dio kantuak, berandu da baina. Konpontzen hasi dira, gaztearen myspace partikularrean bideoa jartzea pentsatu dute, hanka sartu dutela onartzeko. Esku garbiak, hipokresia galanta.

Ez da lehen kasua, lehen Edurne Ormazabalek gidatuta hartu ohi zituzten horrelako erabakiak eta orain Jon Lamarkak zuzentzen du irratiformula. Kalakatik Gaztearako jauzian, zigilu propioa jarri dio aginteari. Ondo hasi da.

Gainera ezingo dugu Arartekoarengana kexuka joan. Kapitxi?

Sarean baina, bolo bolo zabaldu da albistea. Zabaldu.com, Twitter, blogak, bideoak. Eta gainera entzunaren entzunaz, kantua ere gustatu egin zaigu.

Zuk ze iritzi duzu?

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu