Sustatu logoa Teknologia albisteak

EiTB, edo nola egin erridikuloa

Imanol
2006-03-20 10:03

EiTB nazioarte mailan gaizki geratzea ez da ona, baina bere ikusentzule propioen aurrean, oraindik okerragoa da. Ikusi bestela www.jumptv.com helbidean aurkitutakoa

Duela egun batzuk EiTB JumpTV.com webgunearekin hitzarmen bat sinatu zuen. Honen bidez, JumpTV-k EiTBko Canal Vasco, ETBsat, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Euskadi Gaztea, Radio VItoria eta EiTBirratia eskainiko ditu bere webgunean.

Kontua da, webgune honetan irrati edo telebista kanal bakoitzak azalpen-testu bat duela: zein telebista den, helburuak, edukinak... Ba EiTBk, nola ez, euskaraz eta gaztelanieraz eskaintzen du testua. Beno, euskaraz edo antzeko zerbaitetan. Lotsagarria oraindik ere horrelako itzulpen eskasak irakurri beharra.

Ikusi hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu