Teknologia albisteak

Nerea Alias eta Aimar Olaizola, neska-mutil erakargarrienak

Erabiltzailearen aurpegia
Zakilatente - http://zakilatente.blogspot.com
2006-02-23 : 09:02

Nerea Alias eta Aimar Olaizola dira neska-mutil erakargarrienak, Helduentzako aisialdiaz aritzen den Zakilatente blog irakurleen arabera. Halaber, neskazaleek Nekane Erauskin politikaria hautatu dute morbo gutxien sortzen duten emakumeen artean.

Zakilatente blog euskalduneko irakurleak beren neska-mutil gogokoenak bozkatzen aritu dira otsailetik hona.

Lau punturekin berdinketa izan da Aimar Olaizola eta Iban Garateren artean. Atzetik, hiru puntu jaso dituzten Amets Arzallus, Unai Garate eta Unax Ugalde izan dituzte.

Nesken kasuan bestalde, Nerea Alias aurkezlea izan da irabazlea 7 punturekin eta atzetik izan ditu Nerea Garmendia (6 puxtarri) eta Izaro Iraeta (5 puxtarri).

Aipagarria da, bozka negatiboetan politikariek izan dute protagonismoa. Ez horren handia mutilen kasuan (Lehendakaria da bozka negatiboak jaso dituen gizonezko politikari bakarra), baina bai harrigarria nesken kasuan: EHAK’ko bozeramaile Nekane Erauskin-ek 5 puxtarri jaso ditu bere aurka, eta Ana Urchueguía eta Begoña Errazti’k bana puxtarri aurka. Aintzane Ezenarro’k ere aurkako botoak jaso ditu, baina askoz gehiago aldekoak.

Inkestako emaitzak blog’eko honako orrian ikusi eta komentatu daitezke:

Halaber, esan beharra dago hau ez dela Zakilatente blog’ean antolatzen den lehenengo inkesta. Orain aste bat euskaldunok sexu harremanak izateko toki lizunen inkestaren emaitza kaleratu zen. Ia 100 bozka jaso ziren eta itsasoa eta hondartza atera ziren irabazle. Emaitza orokorrak hemen irakurri daitezke.

Erantzun

Sartu