Sustatu logoa Teknologia albisteak

LURRA, Lurpeko behaketa ostrukentzat (Laberinto poetikoa)

ZERO Antzerki konpainiak, Leioako Umore Azokan irabazi zuen sariari esker, BAD (Bilbao Antzerkia Dantza) Bilboko VIII. Antzerki eta dantza garaikidearen jaialdian parte hartuko du. Baina ez du antzezpen huts bat egingo. Festibalean egitasmo berria izango da. Urrian zehar laborategi edo tailerreko prozesua gauzatuko da. Helburua pieza bat sortzea da, partehartzaileek ideiak gehitzen dituzten heinean aldatzen dena. Zenbait ideiatatik abiatuko da eta partehartzaileak konfigutartuz joango dira ZERO konpainiaz gain ETEN musika taldea, aktoreak, bertsolariak, diseinatzaileak, dantzariak eta beste hainbat arte-diziplinatako partaide izango dira egitasmoan parte hartuko dutenak, hortaz, ez da izango antzezlan huts bat, ezta kontzertu huts bat ere, ez literatur-saio huts bat. Diziplina guztien arteko interakzioak sortuko du pieza, guztiak guztien esanetara daudela, guztiak maila berean. Urriaren 30, 31 eta azaroaren 1, 2, 3an aurkeztuko da jendearen aurrean, Santutxuko BilboEszena aretoan (Juan de. Gardeazabal-Fika, z/g. Santutxu), egunero 19.30etan. Pieza bizia da, sortze-prozesua amaitu gabe duena, eta egunetik egunera eboluzionatzen duena, beraz, jendaurreko emankizun bakoitza ezberdina izango da.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu