Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elebide: hizkuntz eskubideak bermatzeko zerbitzu ofiziala

Sustatu
2006-10-18 14:10

Zerbitzuaren egiteko nagusiak honakoak izango dira:

  • Hizkuntza eskubideen urraketak zuzen-zuzenean ezagutzea.
  • Aholkularitza eskaintzea: hizkuntz eskubideen eta hizkuntza-araudiaren gainean.
  • Kexuak jasotzea eta bideratzea: hizkuntz eskubideak urratu direlako edo horiek erabiltzeagatik kaltea jaso delako. Herritarrari babesa eman nahi diogu.
  • Kexuaren xede diren organismoei, eskubidearen urratzaile gertatu direnei alegia, aholkularitza eta baliabideak eskaintzea, hizkuntz eskubideak errespetatuak izan daitezen.
  • Hizkuntz eskubideen berri emateko baliabideak herritarrei eskaintzea.
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak babesteko ardura duten Administrazio Orokorreko organoekin, eta Sail ezberdinekin, lankidetzan aritzea hizkuntza araudia bete dadin.
  • Hizkuntz eskubideen babesarekin lotutako iradokizunak jasotzea eta bideratzea.

Kexuak bideratzeko, orri hau eskaintzen dute informazioarekin, baina ez dago kanal berezkorik. Telefonoz, larrialdien 012 zenbakira deitu behar da, eta Internet bidez, Euskadi.net atariko postontzi orokorra erabiltzeko esaten zaigu, ohar honekin: Kontutan eduki ezazu buzoi honen bidez ez dela prozedura administratiborik hasten.

HPS-k Azpeitiko Udalaren Erabili.com webgunearen bidez eman du zerbitzu berri honen informazioa Interneten. Patxi Baztarrikaren iritzi artikulua ere badago Erabili.com-en.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu