Sustatu logoa Teknologia albisteak

30+10 Mintegia: euskaraz garatutako praktika onak industrian

Sustatu - IMH
2006-10-10 10:10

30+10 mintegia Makina Erreminta arloko enpresen erantzukizun soziala, euskara baliabideak eta praktika onak aurkeztuko duen mintegia da. Industrian Euskararen presentzia areagotzen laguntzeko. Urriaren 26an Elgoibarko IMHan izango da.

Mintegia Makina Herramienta sektorearen inguruan diharduten enpresei hurbildu eta ezagutarazi euskaraz garatutako praktika onak, zerbitzuak, makinak eta tresnak; egun merkatuak eskaintzen dituen aukerak ezagutu dezaten antolatu da.

Printzipioz, lan-mundua euskalduntzeko pertsona/erakunde interesatuei, sektoreko enpresak eta harekin harremana dutenak eta Lanbide Heziketako Ikastetxeei zuzenduta dago.

Informazio gehiago, 30+10 mintegiko egitarau osoa (adi .pdf-a) eta izena emateko formularioa .

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu