Teknologia albisteak

Ez da hainbesterako!

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - Eibar.org
2006-09-06 : 09:09

Toki publikoetan erretzearen debekuaren inguruko artikulu hau osasuna, ingurumena ala politikan sartu behar ote nuen? Azkenean Kulturan sailkatzea pentsatu dut. Egun hauetan medioetan aurkitu ditudan gehi nire beste zenbait ideia hemen bildurik.

Eta elizan erre daiteke?

Eta elizan erre daiteke?

Jose Mari Pastorrek bere Munduartea blogean dio: Zeinen ondo aditu behar den apaizaren iganderoko sermoia, han hankak zabalik eserita, purua ahoan, bertso saioan bezala! Ein?

Errua gobernuarena da

Javier Ortiz kazetari donostiarraren ustez, legeak ez du lojikarik, bera erretzearen aurka dagoen arren.

Inor ez da kexatu oraindik

Horrelakoak entzun nituen irratian ostiralean, zehazki Radio Euskadin, legea betetzen ez zuten tabernariei edo kaleko jendeari inkesta egitean:

Erretzen uzten dugulako inor ez da kexatu oraindik [...] Gehiegizkoa iruditzen zait, ez da halako arazoa erretzen ez dutenentzat kez betetako toki batean egotea [...] Erretzen ez dutenek aukera dute beste taberna batera joateko [...]

Niri zenbait hitz aldatzea bururatzen zitzaidan adibidez:

Euskaraz hitzegiten ez dugulako inor ez da kexatu oraindik [...] Gehiegizkoa iruditzen zait, ez da halako arazoa euskaldunentzat erderaz hitzegin beharra [...] Euskaldunek beti dute aukera erdaraz egiteko edo beste toki batetara joateko [...]

Erretzaile pasiboa errudun

Hiru urtez lan egin nuen bentilaziorik gabeko soto batean zegoen bulego batean. 7 langile eta horietatik 5 erretzaile.

Egun batean komentatu nuen zerbait, besteren batean hasperenen bat kearekin nire mahaia ikusten ez nuelako... Hurrengo batean lankide bat modu enpatiko batean etorri zitzaidan galdezka, ea zergatik egiten zidan halako traba keak, nire ezerotasun hori ulertu nahian.

Beste herrialdeetan zalantzarik ez

Garbi dago trantsizio fase batean gabiltzala. Munduko beste toki askotan konpondu dira arazo hauek. Gustoz entzuten dut Frantziara noanean eta jatetxe batera sartzean "Fumeur ou non fumeur?". Iritsiko zaigu garaia.

Ez da hainbesterako!

Erretzaileei eta lokalak egokitu behar dituztenei horixe esatea bururatu zait. Legea erraz bete daiteke, eta erretzaile pasiboek egiten dugun esfortzua baino gutxiago izango da dudarik gabe.

Erantzun

Sartu