MIK zentroak Kapital Sortzailea eta Berrikuntzari buruzko EHUko Udako Ikastaroa antolatu du uztailaren 6, 7 eta 8an Donostiako Miramar Jauregian.
MCCko Mondragon Ikerketa Kudeaketan zentroak uztailaren 6, 7 eta 8an Kapital Sortzailearen inguruko Udako Ikastaroa ospatuko du Donostiako Miramar Jauregian. AZK Komunikazioak, Garaia Ikerkuntza Guneak eta Euskadiko Kutxak ikastaro honen erakunde laguntzaileak dira.
Aipatu Ikastaroaren xedea, egungo euskal eta europar gizarte eta ekonomietan, berrikuntza eta sormenak duten garrantzia azpimarratzea izango da. Horretarako, nazioarteko eta nahiz bertako zenbait adituk, Euskal Herriak honako gaioi heltzearen beharra azpimarratuko dute; besteak beste:
(1) sormen ekonomiko, teknologiko eta artistikoaren uztarketaren sustapena,
(2) berritzaile, sortzaile eta ekintzailearen gizarte-funtzioa ahalbidetzea,
(3) industria sortzailearekin erkaturik dauden ekonomiko sektore berrien garapena,
(4) lurralde eta komunitate sortzaileen egituraketa bideratu gizarte, ekonomia, kultura, hezkuntza eta erakundeetako eragileen partehartzearekin.
Xede nagusia, gizarte alor orotan egungo erronkei erantzuteko eraginkorra emateko bideak jorratzen joatea litzateke:
Deslokalizazioa, garapen ekonomiko iraunkorra, gizarte kohesioa, kultura demokratizazioa,
Aipatu ikastaro honen barruan, orotariko hitzaldiak antolatu dituzte. Berrikuntza eta Sormenaren inguruko aditu zenbait:
- Geoff Mulgan (Tony Blair-ren Aholkularia. Erresuma Batua).
- Islandia, Danimarka eta Erresuma Batuko hiru aditu: Einarsson, Pedersen eta Evans.
- Berritzaile, Sustatzaile eta Sortzaile-ei buruz hitzegiteko: Andoni Aduriz (Mugaritz Jatetxeko sukaldari berritzailea), Iñaki Etxaniz
(Angulas Aguinaga enpresako Komertzial-burua) eta Asier Perez
(FunkyProjects eko arduraduna).
-Euskal Herrikoak: Juan Diego (EiTBko
Zuzendari Gerentea), Imanol Agote (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendari Orokorra, Joxean Muñoz (TABACALERA/ Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentruko Zuzendari Orokorra), Carlos Fdez (MIKeko Zuzendari ondokoa) eta Igor Calzada (MIKeko Proiektu Zuzendaria).
Harremanetarako:Igor Calzada
Gai honekin lotuta, Igor Calzadaren eritzi-artikulua agertu zen atzo DV egunkarian.