Nafar poesiaren bestaz
Ekainaren 3an, Nafar Poesiaren Besta ospatuko da Iruñean. Olerkari erdaldunak eta euskaldunak bilduko dira ekimen berean. Olerkari euskaldun guztiak gonbidatuta daude, euskaldunak nafarrak baikara. Izan ere, euskaraz aritzen denari noizbait "bizkaitar", noizbait "nafar" deitu ohi zaio. Nafar guztiak deituak izan dira Nafar Poesiaren Bestara.
Nafar olerkari erdaldun batzuk hasi ziren Poesiaren festa hau antolatzen. Baina hasi bezain laster, argi eta garbi ikusi zuten ezin zutela NAFAR POESIAZ hitz egin euskaldunak kontuan hartu gabe.
Nafarroan ari diren erdal aldizkarietako poetak bilduko dira gurekin egun horretan eta euskaraz ari diren nafar aldizkarien sostengua nahi dute.
NAFAR POESIAREN BESTA, NAFAR POESIAREN 1. KONGRESUA
Gure aldetik, "nafarra" da, "nafar" sentitzen den oro. Euskaraz idazten duen orok izugarrizko onura ekartzen dio Nafarroari. Nafarroako giro euskaldunari. Euskaldun guztiok gara nafarrak eta nafar asko eta asko gure Euskal Herritartasuna aldarrikatzen ari gara etengabe, behin eta beti ukatzen zaiguna. Beraz, egun polita izan daiteke izan bagarela erakusteko.
Erantzunak kargatzen...