Sustatu logoa Teknologia albisteak

Webgune batzuen estatistikak alderatzen

Grafiko batzuk pegatu ditut sarean. Atzo, su-etenaren harira, zenbait webgunek gorakada izan zutela dudarik ez dago. Sustaturen estatistika publikoetatik, hor dago pantaila-irudi hau. EITB24-ren bisitak ere igo ziren, duda barik, ze jausita egon zen une batzuetan: saturatuta egongo zirela pentsa daiteke.

Interneteko estatitistiken kontu honetan, azken batean, bakoitzak nahi duena esaten du, batez ere, Jaurlaritzak horretara behartzen bagaitu, dirulaguntzak lortzeko edozein kontagailu jartzea baldintza bihurturik.

Estatistika neutrorik apenas dagoen. Alexa da zerbitzu bakarra, bere huts eta zalantza guztiekin. Eta Interneteko web proiektuan, merkatu jakin batean edo lehian dabiltzan gauzak konparatzeko, Alexa da erabiltzen dena, adibidez Kalifornian zaintza teknologikora dedikatzen diren blog hauetan ( ( Silicon Beat, Techcrunch ). Guk ere, Tagzania proiektu globalerako, Alexa-rekin neurtzen dugu nola gabiltzan alderatuta lehiarekin. Eta seguru nago lehiakoek grafiko hauek berak begiratzen dituztela.

Eta Euskal Herriko kontestuan, EITB24 non dagoen ikusi daiteke: 5 milioi bisita egunean, ez. Edo, bestela, Garak eta Sustatuk ere antzera dituzte, 5 milioi bisita egunean. Ikusi grafikoa, hiru hilabeteko konparaketa, bi medio elebidunen eta Sustaturen artekoa.

Sustaturen posizioa beste webgune batzuekin alderatzeko, horra egunkari batzuekin parekatuta. Eta, beste alde batetik, Jaurlaritzaren 2005eko webguneen laguntzetan gehien jaso dutenekin alderatuta. Grafikoan beste horiek zero mailan egotea izango da, Alexako datuetan ranking batzuetatik atzera ez dagoelako fidagarritasun minimorik.

Alexaren datuak ikuskatzeko, Alexaholic tresna oso praktikoa da. Pantaila irudi horiek handik atera ditut, eta egunean egunean kontsulta daitezke, lotura iraunkorren bidez.

Alexako datu hauek oso zalantzazkoak dira. Nik ez dut sinesten EITB24-ren edo Gararen pare egon daitekeenik benetan Sustatu. EITBkoek egiten duten propaganda guztiarekin, eta gune hartan dagoen informazio multzoarekin (erdaraz ere bai), nola liteke Sustaturen pare egotea? Ba ez dakit, Vocentoren medioen neurrietan beharko luke egon, baina ez dago.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu