Blogak 2.0 jardunaldia: web 2.0 delakoaren euskal panorama aztertzeko
Ekitaldi ezberdinen bitartez, honako gai hauek jorratu nahi dira Jardunaldietan:
- blogak
- wikiak
- gizarte-tresnak
- web-zerbitzuak eta APIak
- mikroformatuak
- edukien bilketa
- podcast-ak
- tag-ak eta folksonomiak
- informazio bilatzaileak
- web semantikoa
- eduki libreen lizentziak
Zein dira Jardunaldietara joateko arrazoiak? Honako hauek ezagutzera emango direlako:
- Interneten erabiltzen diren teknologia berriak: API-ak, Ajax, feed-ak, ...
- Aplikazioen "state of the art" berria: gizarte-tresnak (blogak, wikiak, folksonomiak), edukien bilketa, Web Services-en sorrera, ...
Sektore honetako ikasle eta langileei Web 2.0 ezagutzeak, lan-munduan aplikatu daitezkeen ezagupenak eskaintzeaz gain, bakarka (edo kideekin) proiektu berri bat hasteko aukera handiak ere eskaintzen dizkie. WWWean komunikazio eta erlazio mota berriek ekimen berriak ezagutzera emateko benetako aukerak eskaintzen dituzte.
Bestalde, Jardunaldi hauek, elkarrekin hartuko ditugun kafe eta lunch-en bitartez, Web 2.0an gabiltzan euskal parte hartzaileak elkar ezagutu eta sozializatzeko helburua ere badute. Horrekin, Euskadin bertan asmo handiagoko proiektuei ekiteko sinergiak bildu nahi dira.
Helburuak
- Web 2.0 aplikazioen hainbat esperientzia deskribatzea
- Orain erabiltzen diren teknologia ezberdinen inguruan prestakuntza teknikoa eskaintzea: Ajax, API-ak, feed-ak, mikroformatuak, gizarte-softwarea
- Ekin eta berritzeko 'Web 2.0'ak eskaintze dituen aukera berrien berri ematea, eta, traktore-elementu izan daitezen, gure inguruan burutzen ari diren proiektu berrien berri ematea.
Web 2.0aplikazioak garatzeko interesa dugun guztiok ,elkar hobe ezagutzeko eta Euskadinekosistematxiki bat sortzen saiatzeko, ekitaldi bateratu batean biltzea.
Proposatu aurkezpen bat
Jardunaldietan Web 2.0arekin zerikusia duten proiektuen erakusketa bat egongo da; gai hauek jorratuko dituzte. Horregatik eskatzen dizkiegu, besteek haien esperientzien berri izatea nahi dutenei, ekimen hauetako laburpenak.
Erakundearen zenbait pertsonek dokumentuak berrikusi eta ebaluatuko dituzte; eta Jardunaldiei balio gehiago emango dieten proiektuak aukeratuko dituzte.
Laburpenen formatua: Laburpenek bi orrikoak izan behar dira gutxienez eta gauza hauek azaldu behar dituzte:
- Proiektuaren titulua.
- Proiektua sortu duen enpresa/erakunde/instituzioaren izena eta harremanetan jartzeko modua.
- Proiektuaren deskribapena: zertan datza, nola sortu zen, nola garatu da
Dokumentuak martxoaren 23a (12:00) baino lehen "papers@blogak.org" helbidera bidali behar dira, eta PDF edo RTF formatuan egon behar dira.
Martxoaren 27ean Jardunaldietan parte hartuko dituzten proiektuen zerrenda publikatuko da; geroago proiektuen arduradunek apirilaren 6an fisikoki aurkeztu beharko dituzte.
Erantzunak kargatzen...