Teknologia albisteak
2

Euskal kasuak aztergai kazetaritza digitalari buruzko liburu batean

Erabiltzailearen aurpegia
Usoa Agirre - Goiena
2006-03-02 : 10:03

Kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua egiten ari dira atzo eta gaur Huescan (Aragoi). Kongresuaren harira liburu bat argitaratu dute: Analisis y propuestas en torno al periodismo, zenbait azterketa bilduz. Lan batzuek Uztarria eta Goiena.net aipatzen dituzte.

Kataluniako Vilaweb, Galiziako Vieiros eta Goiena.net atari digitalak aztertu ditu Larrañagak. Hiru atariak informazio lokaletik globalera salto egiteko sortu ziren eta hizkuntza gutxituetan idatzita daude (katalana, galegoa eta euskara).

Liburu osoa duzue PDFan helbide honetan. Goiena.net aipatzen duten atala laburtu dugu hemen:

Tokiko hedabideak, herritarrengandik gertu

  • Tokiko hedabideen lana oso garrantzitsua da hizkuntza gutxituek komunikaziorako gaitasuna gal ez dezaten.
  • Tokiko prentsaren garapenak ekarri du hedabide handiek gertuko informazioa sakonago eta zabalago jorratzea.

Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net

  • Vilaweb izan zen katalanezko lehen atari informatiboa.1995ean sortu zen eta Katalunian, Balear Uharteetan, Valentzian eta Aragoiko ekialdean oihartzun handia lortu du.
  • Vieiros 1996an sortu zen eta Vilaweb izan zen bere erreferentzia.
  • Goiena.net 2003an sortu zen eta Vilaweb eta Vieirosen arrastoa jarraitu zuen, baita www.uztarria.com -ena ere.

Hiru atarietan gizarteko elkarte edo mugimendu ezberdinen partehartzea ezinbestekoa da.

Hizkuntza faktorea

  • Vieiros-en galiziera estandarrean idazten dute, araudi ofizialarekin bat egiten edo ez.
  • Katalana oso bateratua eta estandarizatua dago. Hala ere, Vilaweb-en ez dute erreparorik dialekto bat edo besteko formak erabiltzeko.
  • Goiena.net-en euskara batuan idazten dute.

Lokala globalean

  • Internet ez dugu tresna global gisa erabiltzen; bakoitzak ezagutzen duen munduan libreago ibiltzeko tresna da.
  • Lokala babestea globalki: horretarako gertutasunaren balorea berrezarri, tokiko autosufizientzia bultzatu, menpekotasuna txikitu eta balore kulturalak babestu behar dira.
  • Informazioaren gertutasuna eta berehalakotasuna dira Goiena.net-en oinarriak. Hiru helburu ditu: gertuko informazioa sortu eta zabaldu; debagoiendarren topalekua izatea; eta, euskara bultzatu eta indartzea.

Beste lan batzuk

Liburua gaztelaniaz da, baina beste kapitulu batzuk badaude euskal proiektu baten inguruan, Uztarria.com herri-kazetaritzarentzako leku bat euskal ziber-hedabideetan, Ainara Larrondoren lan bat.

Javier Diaz Noci irakasleak beste lan bat dauka: Herri-kazetaritza komunitate elebidunetan: euskal kasua.

Diaz Nocik eta beste batzuek, elkarlanean, Hego Euskal Herriko egunkarien Interneteko presentzia ere aztertu dute.

Goragoko helbidean PDF formatuan aurkituko duzu liburua, baina testuari begiratuz, TXT formatu soileko bertsio bat ekarri dugu hona. Grafikoak falta zaizkio, hori bai, eta zenbait lanetan dexente dira (Diaz Nocirenean adibidez).

Erantzunak

Sustatu
2006-03-02 : 18:14

Uztarria.com-en ere jaso dute kontu hau albiste batean.


Sustatu
2006-03-02 : 18:26

Batzuek kritikatu egin dute Huescako biltzar honetan Kazetari Digital onenaren saria Eduard Punset ministro-ohiari ematea. Telebista programa publiko bat aurkezteagatik hau da saritua, blogak borborka daudne bitartean?


Erantzun

Sartu