Joan den astean sinatu zuten FAGOR kooperatibak eta EMUNek elkarlanerako laugarren hitzarmena. Ekitaldian FAGOR osatzen duten kooperatibetako lehendakariak eta FAGOR Taldeko Euskara Batzordeko kideak izan ziren batetik, eta, bestetik, EMUN kooperatibako hainbat ordezkari.
Hizlari Javier Gantxegi, FAGOR, Koop. E.ko lehendakaria, Juan Jose Ansoategi, lehendakariordea eta EMUNeko zuzendari nagusia den Dani Larrea aritu ziren.
Lehenik Juan Jose Ansoategik hartu zuen hitza eta FAGORen euskararen erabilera areagotzeko planen hasiera izan zuen hizpide. Hasierako helburu eta zergatiak aipatu ondoren, Fagorreko planen arrakastarako baldintzen artean, bazkideen eta Kooperatiben konpromisoa, planifikazioa, metodologia eta planen dinamizazioa aipatu zituen.
Fagor Taldeko kooperatiba guztietako euskara planek ipar bakarra izan dute helburu eta metodologiaren ardatz, eta 1998an EMUNekin sinatutako hitzarmena apustu estrategikoa izan zen FAGORentzat.
Laugarren hitzarmena dela zuen ondoren Javier Gantxegik. Euskara planek gaur egun enpresaratzea erakusten dute. Lehenengo eta bigarren hitzarmenetan nahiko eduki boluntarista zirenak, oraingo honetan errealitate modura ageri dira. Horren adibide gisa hitzarmenean jasotako aipamen batzuk:
Gantxegiren hitzetan, Fagorreko euskararen erabilera bikoiztu baino gehiago egin da (1998ko %17tik, 2005eko %36ra). Ezagutzari dagokionez, 2005ean %63ra iritsi da, eta euskara planak hasi zirenean %53koa zen: horretarako arrazoi nagusia sartu diren bazkide berriek euskaraz jakitea izan da. Horrez gain, horietako askok ikasketak euskaraz egin dituztela eta horrek enpresa munduan euskaraz lan egin ahal izateko bitartekoak ziurtatu behar dituela azpimarratu du. Bestalde, planaren ezaugarri garrantzitsuena bere izaera parte hartzailea dela eta, etorkizunean, trabarik gabe euskaraz ere funtzionatuko duen kooperatiba taldea ikusten duela ere aipatu zen.
Azkenik, Dani Larrea, EMUNeko zuzendari nagusiak hartu zuen hitza elkarlanaren nondik norako eta ondorioak azaltzeko. FAGORek EMUNi emandakoen artean aipatu zituen:
EMUNek FAGORi emandakoen artean aipagarrienak aldiz, ondorengoak dira:
Elkarlanak luzaroan irauteko asmoa azaldu dute bertaratutakoek.
Eta badute fagor.com euskaratzeko asmorik? Ze nahiko lotsagarria iruditzen zait euskal enpresa baten webgunea hamapiku hizkuntza ezberdinetan egon eta horien artean euskara ez aurkitzea.
(Bide batez, biak MCCkoak direnez, zorionak Eroskiri. Aurrekoan publizitate txosten oso-osoa euskaraz bidali ziguten, euskaraz soilik. Jarraitu horrela!)