Ibon Sarasolak, Anjel Lertxundik eta Juan Luis Zabalak solasaldian jardungo dute ostegun honetan, hilak 16, Donostiako Udal Liburutegiko Ekitaldi Aretoan (San Jeronimo kalea) 19:30ean.
Solasaldia Sarasolak atera berri duen ZEHAZKI Gaztelania-Euskara hiztegia aitzakia hartuta egingo da.
Egilearen arabera, hiztegia planteamendu berezi batekin dator: euskaratik, euskal materialetatik abiatzen da, gero gaztelera-euskara moduan emango bada ere; bestalde itzulpen klonikoen kontrako tresna da.
Sarasolak dioenez, Orotariko Euskal HIztegia izan du oinarri: hura dena irakurri eta hango ehundaka esapide eta adibide hartu eta gaztelerara itzuli zituen. Beraz, gero gaztelera dela orijinala emango badu ere, euskarazko testuak omen daude jatorrian; Orotarikoarekin bezala gauza bera egin omen zuen Ereduzko Prosa Gaur testu-baseko hainbat autorerekin. Hori du nolabait berezia hiztegi honek: euskal materialak, baina erdera-euskara moduan emanak, gehienbat.
Euskaldunei zuzendutako hiztegia omen da, nola euskaraz ikasten diharduenari, hala itzultzaile profesional eta idazle eskarmentudunei ere, eta azken bi horiei batez ere; izan ere, maila batetik gora saiatu naiz adibideak jartzen.
Egilearen nahikunde horiek kontuan hartuta, bi idazle-kazetariokin solastatuko da ZEHAZKIz beraz, hiztegigintzaz oro har, literatur hizkuntzaz, itzulpen klonikoez, gazteleratik kalkatzeko joeraz, eta huntaz eta hartaz, seguru asko.
Bertaratzen direnek ere izango dute, noski, solasaldian parte hartzeko aukera, eta bere zalantza, adostasun-desadostasunak... plazaratzekoa.
Erantzun
Sartu