Teknologia albisteak

Euskarazko Wikipedia

Erabiltzailearen aurpegia
Kabri - Wikipedia
2006-01-26 : 08:01

Euskal Wikipedia (eu.wikipedia.org) 5.000 artikuluetara iritsi da. Entziklopedia aske mundial honetako euskarazko bertsioak, 5.000 artikulu ezberdin ditu dagoeneko edozeinek ikusi edo hobetu ahal izateko. Zuk nahi duzun artikulua oraindik sortu gabe badago, zuk zeuk sortu dezakezu; izan ere, proiektu libre eta anitza da.

Urtarrilaren 25 edo 26ean, Euskarazko Wikipediak (eu.wikipedia.org ), 5.000 artikulu edukitzera iritsiko da. Badira urte batzuk proiektu mundial hau hasi zenetik, eta euskarak dituen hiztun kopuruari begira, oso albiste ona da euskararentzat. Izan ere, Interneten, gaur egun, euskaraz dagoen entziklopedia handien eta osatuena baita. Proiektua askea da, hau da, edozeinek aldatu edo sortu ditzazke artikuluak. Proiektu hau munduko hizkuntza gehienetan dago gaur egun (200 Wikipedia ezberdin) eta euskara dagoeneko, lehenengo 50.en artean aurkitzen da artikuluaren kopuruarekiko. Artikulu gehien dituen edizioa, ingelesa da, 930.000 artikulu baino gehiagorekin.

Euskal Wikipediak 2004. urtetik aurrera izan du bultzadarik handiena; lankideen kopurua gora egin duelako. Gaur egun, 350 lankidetik gora ditu. Hala ere, ez dute guztiek laguntzen logikoa den bezala. Uste dugu euskal Wikipediak, oraindik bultzada bat behar duela, lankide gehiagorekin. Ditugun artikuluak osatzeko eta sortu gabe daudenak sortzeko.

Gure ustez, entziklopedia aske hau, dagoeneko erabilgarria da bakoitzaren erabilpen pertsonalerako, ikastetxeetarako, lanerako etab. Baina, ditugun artikulu asko, oraindik entziklopedia osatu batek behar duen mailara iristeko daude, eta lankide berrien laguntza behar dugu. Ozo erraza da, Azalaren goikaldeko eskubialdean agertzen den loturan klikatu; erabiltzaile izen bat aukeratu eta zuen e-posta (ez da behar konfirmaziorik) ezartzearekin nahikoa da; minutu bateko gauza da. Laguntza orriak ere badituzue edota eztabaidaguneak (Txokoa).

Internet duen edozeinek lagundu dezake Wikipedian. Gustoko duzun gai batetaz ez dagoela ezer idatzirik? Zuk sortu dezakezu horretaz jorratzen duen artikulua, edo daudenak hobetu zure ideiekin.

Erantzun

Sartu