Software libreari buruzko ikastaroa antolatu dute UEUk eta ASMOZek
2005-10-17 11:10
Software libreak azken urteetan izan duen garapena izugarria izan da, eta hori dela eta, Udako Euskal Unibertsitateak UEU eta ASMOZ erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetu eta ikastaro hau diseinatu dute.
Bide horretan heziketaren papera oso garrantzitsua da. UEU eta ASMOZ erakundeek heziketa-arlo horretan dagoen gabeziaz jabetuta, eta formazio ez-presentzialak eskaintzen dituen aukerez baliatuta ikastaro hau diseinatu dute, erantzun zabala izango duelakoan.
Ikastaro honetan landuko diren gaiak punta-puntakoak izango dira:
* Instalazioa; Lizentziak, negozio-eredua, arrakasta izan duten kasuak; Aplikazioak.
* Sistema eragileak: Oinarrizko kontzeptuak: prozesuak, memoriaren kudeaketa eta dispositiboen zein fitxategien kudeaketa.
* TCP/IP Sareak: Oinarrizko kontzeptuak: sare lokalak, IP, TCP, UDP, aplikazioak.
* Sistemaren administrazioa: GNU/Linux. Scripting, oinarrizko komandoak, ingurune-aldagaiak, erabiltzaileak, segurtasun-kopiak, software berria, zerbitzariak, oinarrizko segurtasuna.
* Sarearen administrazioa: Konfigurazioa, sare lokalaren zerbitzuak, Internet/Intranet zerbitzariak.
* Segurtasuna: Oinarrizko kontzeptuak eta praktikak.
* Webgune dinamikoen garapena: PHP eta MySQL.
* Eduki digitalen argitalpena. HTML, XML eta Zope.
Ikastaroaren ikuspuntu praktikoari eutsirik, gertuko tutoretzari
garrantzi berezia eman zaio. Horrez gain, modulu bakoitzean 4 orduko saio presentzial bat egongo da (UEUren Eibarko egoitzan), zalantzak eta ariketak argitzeko, zein praktiken martxa arintzeko.
Nori zuzendua:
* Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako profesionalei
* Software librearen inguruan birziklatu nahi diren informatikako irakasleei
* Software librean aritzen direnei, ezagutza eta praktika sakontzeko asmoz
* Praktikaren bidez ikasi duten zaletuei, ezagutza egituratzeko eta orokortzeko asmoz
Ez da gutxienezko titulurik eskatzen.
Ikastaroaren iraupena: 2005eko abendutik 2006ko ekainerarte
Izena-emateko epea urriaren 30ean amaitzen da
Informazioa eta matrikula: www.ueu.org eta www.asmoz.org
Erantzunak kargatzen...