Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaztea izateagatik

Lander Azaola
2005-02-18 09:02

Itzultzailea erakunde hitza itzuli ezinik, bertan behera gelditu zen saioa, solasaldia edo galdeketa. Sasiepaiketa jarraitzeko asmoa dute.

Geografiaz aditua den justiziaren mailua herriko semeon buru gainean den honetan, agerian gelditzen da antzerki hontan, plazako taula gainean, eta exenplu gisa zigortua izango denaren biluztasuna, eta aurrekoagandik ezberdina den beste erakundeengandiko epeltasunaren babes gabezia, borreroarekiko hauen koldarkeria...

Guzti hau, erakunde zein txori bezalako hitzekin mintzatzeko aukerarik emango ez duen urrezko izardun izara urdinaren atarian, giza eta herri eskubideak zulotxoetatik ihesean doazkion izararen itzalean.

Guzti hau, gaztea izateagatik, euskalduna izateagatik.

Txori gehiegi dago gure baso eta mendietan, guztiak kaiola berean sartzeko.

Zutitu ta euskaraz mintzatuko naiz...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu