Matraka Xirikatzen ausartzen?
Galdera hori egiten zioten atzoko Matrakan Amets Arzallusi. Isilpean egon den eztabaida publiko bat, lehenbizikoz, hedabide batean idatziz ikusi dut. Matrakaren sorrerak Xirika-ren inguruan eragin duen haserrearen harira etorri da.
Honela erantzuten zion galdera horri Amets Arzallusek: "Aurreko galderaren ondotik, ahoko zuloan utzi didazu pilota. Xirikaren proiektua, berandu sartuagatik, nahiko ongi ezagutzea tokatu zitzaidan. Zerbait badakit izan diren gorabeherei buruz. Orain biak kanpotik bizi ditudanez, distantzia pixka bat badaukat: nik uste dut Matrakan gauza batzuk ez direla egoki egin. Baina azken batean, bat edo bestea zokoratu gabe, pena ematen dit hain pastel zati txikia izanik banatzeko txakurra eta katua bezala ibili behar izateak. Zer egingo zaio, euskaldunak gara".
Agerian gelditzen da zenbait sektoreri ez diela grazirik egin Matrakaren sorrerak, eta nik uste, bereziki, honen kalitateak, Xirikarenarekin alderatzen badugu, behinik behin.
Haserrea handia izan omen da, eta hauts anitz mugitutakoa. Baina zeinen guti idatzi eta solastu den gai honetaz!
- Xirikaren webgunea eraikitzen omen daude www.xirika.com
- Matrakaren webgunea: www.matraka.info
Erantzunak kargatzen...