ItzuL posta zerrenda euskaldunak 500 harpidedun ditu dagoeneko. 1998an sortu zen eta, ziurrenik, euskaraz lan egiten duen posta zerrenda jendetsuena izango da, baita mezuetan oparoena ere. ItzuL EIZIEk sortutako posta zerrenda da. Bere helburua da euskal itzultzaileen lagungarri izatea.
Interneteko ItzuL posta zerrenda euskaldunak bostehungarren kidea lortu zuen joan den ostegunean.EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea)sortu zuen 1998an eta geroztik 20.500 mezu inguru banatu ditu.
Posta zerrendaren helburua da euskal itzultzaileen lagungarri izatea, eguneroko lanean sortu ohi diren arazoak beste lankide itzultzaileen laguntzaz konpondu eta eztabaidatzeko foro elektronikoa eskaintzen baitu. Zerrenda publiko, ireki eta moderatu gabea da. Harpidedunek zerrendara bidalitako mezuak automatikoki banatzen zaizkie zerrendakideei, inolako giza ukiturik gabe.
Zerrendak duela hilabete gutxi utzi dio Yahoo Groups erabiltzeari eta egun Postaria.com zerbitzu euskalduna erabiltzen du bere jarduna kudeatzeko.
ItzuL zerrendan harpidetza egiteko: www.eizie.org/Tresnak/Itzul/har1
ItzuL-en hileroko mezu kopuruarekin, eta 500 harpidedunekin, Postaria zerbitzuak urtean 1.5 milioi mezu banatuko ditu itzultzaileen artean. Horrez gain, EIZIEk beste zerrenda bat ere badauka martxan Postariarekin, kasu honetan bazkideentzako buletin pribatu bat. Berriki Postariaren zerbitzua erabiltzen hasi den beste zerbitzu euskaldun bat Erabili.com webgunea da.
Sustaturen albisteak e-postaz jasotzeko zerbitzua ere ematen du Postariak. Kasu honetan, berrikuntza batekin atzodanik: argitaratzen den albiste bakoitzaren sarreratxoaz gain, orain, bi lerro soil gehiago dakartza, apur bat gehiago informatzeko, postontziak gainezka egin gabe: