Idatzi zeure epitafioa
Epitafioa esaldi bat da, eta jeneralean ezartzen da hilarri batean, nahiz eta, zenbaitetan, hilerriaren sarreran ere ikus daitekeen. Gaur aukera ezin hobea eskainiko dizugu ikus dezazun nola gera litekeen zure epitafioa, edo beste inorena.
Horretarako, klik egin epitafiogile honetan. Hor ikusiko duzu adibide bat. Baina zuk zeurea sortu nahi baduzu, egin beherago eta bete bost kutxa horiek, bakoitzarekin lerro bat egingo duzu eta.
Nahi baduzu bi lerroko esaldi bat egin, bakarrik bete lehen bi kutxak, eta hustu gainerakoak. Bukatutakoan, klik egin beheko botoi gorrian, eta voilà! Gustura geratzen zarenean, gorde nahi izango duzu irudia. Hori egiteko, klik egin eskuineko botoiarekin irudiaren gainean eta aukeratu gorde honela.
Epitafioak euskal literaturan
Beharbada hasi zara epitafio bat asmatu guran eta ez zaizu ezer bururatu. Hori horrela bada, adibide pare bat emango dizugu, ea baliagarri zaizkizun.
Angiozarko hilerriaren sarreran, Bergaran, epitafio bat dago, harrigarria benetan. Ezker atean jartzen du Il nintzen eta eskuinekoan, eta bizi naiz. Hilartitz horretan oinarrituta, Juan Luis Zabalak oso historia polita josi zuen Agur, Euzkadi liburuan.
Bernardo Atxagak ere oso epitafio polita egin zion Dabidi, Soinujolearen Semea bere azken eleberrian: Ez zen inoiz paradisutik hurbilago egon rantxo honetan pasatako denboran baino.
Dena dela, zerrendarik osoena seguruenik, aurkituko duzu Ostiela aldizkariaren 8. zenbakian. Han, Mikel Aramendik artikulu interesgarria idatzi zuen gai horren inguruan (Epitafioak bizirik geratutakoentzako dira. Hilerriak. Heriotza. Esaerak. Zitak), eta adibide piloa ematen zuen. Zoritxarrez, zerrenda hori oraingoz ezin da ikusi Interneten.
Erantzunak kargatzen...