Sustatu logoa Teknologia albisteak

Copyscape: bilatu kopiak sarean

Josu Azpillaga - CodeSyntax
2004-07-21 13:07

www.copyscape.com da zerbitzu hori.

Copyscape, bilatzaile berezi bat da: artikulu edo weborri baten helbidea ematen diozu, eta berak esaten dizu orrialde horren kopiak izan daitezkeen testuak non dauden.

Adibidez, lehengo adibidearekin jarraituz, Jabi Zabalaren artikulu originalaren helbidea eman diogu copyscape-ri. Eta, copyscape-k esan digu baietz, artikulu horren antzeko bat Sustatu-n dagoela. Bilatzaileak ematen dizun loturan klik eginez gero, gainera, bi artikuluetan errepikatzen diren hitzak koloreztatuta ikusten dira. Konparaketa bixkorrago egiteko.

Beste aproba bat egitearren, sartu dut Luistxo-k bere blogean eta sustatu-n publikatu duen artikulu baten helbidea, eta copyscape-k biak bilatzen ditu, bai.

Copyscape-ren orrialde nagusian bertan, beste adibide batzuk ere azaltzen dira: GNU lizentziarena, adibidez.

Bilaketa egiteko google-ren teknologia darabil azpian copyscape-k, eta egia esan, google bezalaxe, azkar eta ondo dabil bilatzailea.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu