Doako egunkariak Euskal Herriko hiriburuetan
Grupo Correo izan da jaun eta jabe Hego Euskal Herrian, baina haginak erakustera datorrela dirudi Recoletos enpresa. Enpresa hau da Marca, Actualidad Económica, Gaceta Universitaria eta Expansión moduko agerkariak ateratzen dituena. Egunkari espezializatu dezente ditu, eta masiboa den doako formatua da, itxura denez, orain esplotatutko dutena.
Udazkenean kalean
Noticiasdot.com en irakurri dugunez, udazkenerako izando da kalean. Estatu Espainiarrean ere badaude antzerakoak eta Recoletosek milioi bat ale bota gura ditu hiru hiriburu hauek gehitutakoan.
Gaceta de los negocios-ek emandako berria Cybereuskadin ere ematen dute, eta berria baieztatu dezaketela gaineratzen dute beraiek egindako artikuluan.:http://www.cybereuskadi.com/cgi-bin/comments.cgi?view=1797 Hauen arabera, proiektua ez omen dago guztiz onartua, baina aipatzen ez dituen iturriek konfirmatu dutela esaten du.
Doakoak ordainduei lekua hartzen
Doako egunkariek lekua hartu diote ordaindutakoei. Hori da Madrileko kasua, esaterako. 20 minutos eta Metro-k, esaterako, gainontzeko egunkari guztiek baino tirada handiagoa dute. Hego-korean ere gauza bera gertatu dela dio Juan Varela kontsulotoreak. Azken urteetan %26ko audientzia galdu omen dute egunkariek.
Hizkuntza
Egunkari hauek masiboak izateko jaiotzen dira hasiera-hasieratik, eta inon irakurri ez arren, badirudi euskara ez dela izango Bilbo edo Iruñako egunkari hauen ohiko hizkuntza.
Erantzunak kargatzen...