Sustatu logoa Teknologia albisteak

GarageBand: grabazio estudio bat, zure ordenagailuan

Dick Turpin
2004-01-16 09:01

GarageBand programak hautsak harrotu ditu musikazaleen artean. Gaur hasiko da saltzen iLife paketearen barruan, baina dagoeneko programa horren zaleek hainbat webgune sortu dituzte.

Applek programa bat gehiago erantsi dio iLife paketeari: GarageBand, musika egiteko programa. AEBetan gaur hasi dira saltzen (Europan 49 euro balio du pakete osoak), baina Mac bat erosten duen edonori doan emango zaio.

Estudio grabazioa

GarageBand programa bat da, musika sortzeko. Berau erabiltzeko ez da izan behar ez Mozart, ez eta Bill Gates, nahikoa baita jakitea nola klik egin, eraman eta utzi objektu bat. Izan ere, GarageBandek eskaintzen ditu 1.000 musika zati baino gehiago, profesionalek grabatuak 30 instrumentutan. Teklatuetan jotako zati bat behar duzula? Joan zatiak dauden lekura (loops, ingelesez), aukeratu gustukoena eta eraman denboraren ildora. Orain jazzbanaren hotsa erantsi nahi diozula? Berdin: aukeratu zati bat eta eraman dagokion lekura. GarageBand arduratuko da lastertasuna eta erritmoa ezartzen.

Jantziagoa bazara musika kontuetan eta instrumenturik jo edo abesten baduzu, entxufatu zeure gitarra, teklatua edo mikroa ordenagailura (Mac-era, alegia), eta grabatu zernahi gauza. GarageBand arduratuko da laguntzarako pistak eransten.

Eta bukatu duzunean, emaitza esportatu dezakezu iTunes programara, eta hantxe sortu zeure kantutegia. Eta handik jaitsi iPodera, han entzuteko. Edo erantsi iPhoto programara, prestatzen ari zaren diapositibetarako. Etab., etab.

Banda alaia

Jende asko jarri da erne GarageBand programa iragarri zutenetik. Eta programa honen zaleek dagoeneko sortu dituzte hainbat webgune, nahiz eta programa oraindik kalean ez izan. Hona hemen batzuk:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu