Sustatu logoa Teknologia albisteak

Nola atera EGA euskararik jakin gabe

Iban Arantzabal - Sustatu
2004-01-13 11:01

"Nola atera EGA euskara jakin gabe" Horixe da liburu berri honen titulua. Arrigorriagako Udal Euskaltegiko maisua da egilea, Kepa Larrea. 100 orri baino ez ditu liburuak. Bertan, hainbeste buruhauste ematen dituen azterketa gainditzeko trukuak ematen ditu. Likiniano elkarteak argitaratu du.

Larrearen hitzak irakurri ditut gaurko Berrian, eta horrela dio:

  • Zergatik liburu hau: Euskara alde batera utzi eta teknikan oinarritu naiz. Azterketa gainditzeko errezetak eman ditut bertan. Argi dago arazoa ez dela euskaraz idazteko edo irakurtzeko dugun gaitasuna; azterketa prestatzeko teknika baizik.
  • Liburuak bi zati ditu:
    • EGA zer den azaltzen duena.
    • Atal bakoitza gainditzeko trikimailuak
  • Idazlana: Larrearen ustez, atalik zailena idazlanarena da. Uste baino garrantzi gutxiago ematen zaio, idazten badakigula uste dugulako; baina ez da horrela. Askok eta askok idazlanagatik ez dute gainditzen.
  • Atariko proba gainditzeko test asko egin behar dira, gehienetan antzeko galderak agertzen baitira. Horrez gain, eskaintzen diren aukeren artean bi oso antzekoak badira, normalean biak gaizki daude. Bestalde, horietako bat oso nabarmena bada, ez da ondo dagoena izango.

Larrea kezkatua gazteleraren eraginagatik

Jasotzen ditugun erreferentzia gehienak gaztelaniaz dira. Ikasle garaia amaitu ondoren, ez dakit jendeak euskarazko zenbat liburu irakurtzen dituen. Hala, nekez idatzi edo irakurri ahal izango da ganorazko euskara batean.

Titulua izateak ez du ziurtatzen euskaraz dakigunik

Horixe dio, behintzat, Larreak. Eta hori kezkagarria da zeharo. Euskaraz jakiteko patxada gehiago behar da. Jende askok azterketako presioa gainditu ostean ikasten du euskaraz, lasai-lasai.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu