Sustatu logoa Teknologia albisteak

Birakusi.com: euskarazko egitasmo berritzailea

Sustatu - Sustatu
2004-01-09 10:01

Birakusi= bira + ikusi

Badator Irudimen Elkarteko kideak dira egitasmoaren sustatzaileak. Proiektuaren funtsa honakoa da: aldizkarian irakur daitekeen istorioari eta hau ikusteko moduari ( ikuspuntuari) webgunean bira eman nahi diote egitasmoaren sustatzaileek: istorioko gertaerak aldrebestuz, hankaz gora jarriaz, pertsonaiak euren benetako izaera agertuaz, edo ezkutuko sekreturen bat... Ustekabea eta irudimena ezinbesteko osagaiak dira eginbehar honetan.

Helburuak

7-12 urte bitarteko haurrei irakurketara eta teknologia berrietara hurbiltzea da helburu nagusia: internet sarea, posta-elektronikoa, ordenadorea eta periferikoen erabilpena, etab.

Teknologia berrien alde erakargarri edo gustagarriena tresna moduan erabiliko da irakur zaletasuna pizteko. Webguneko edukietatik nabigatu eta jokoetan aritu ahal izateko aldizkaria irakurtzea ezinbestekoa da; aldizkarian kontatzen den istorio, pertsonaia eta marrazkiei buruzko galderak egoki erantzun behar baitira.

Aldizkaria eta webguneko irakurgai eta jokoek arlo pedagogikoa ere oso kontutan hartuko dute. Etorkinen gaia, ko-heziketa, ezinduen integrazioa, oinarrizko trafiko araudia eta bide segurtasuna, sexu heziketa eta bestelako gaiak landuko dira tartean. Betiere modu ludiko eta entretenigarrian. Horrela, haurren hezkuntzan, irakasle, guraso zein begiraleek konfiantza osoz erabili dezakete.

Orijinaltasuna eta bideragarritasuna

Euskara gaur egungo teknologia eta euskarri berriei egoki atxikitzeko ildotik abiatzen den proiektua da hau. Euskaraz irakurri, hizkuntza landu eta gozatzeko aukera eskaintzen da metodologia fresko eta interaktibo batetaz baliatuz: aldizkaria eta webgunearen arteko lotura bitxia.

Aldizkari ale bakoitzean Interneteko helbidea jakinaraziko da. Irakurleak, aldizkaria eskuan duela, web gunean ematen zaizkion pistak jarraituz eta eskatzen zaizkion pasahitzak aldizkariko marrazki, testu zein bitxikerietan behatuz, nabigatu, jolastu, ikasi eta ondo pasatzeko aukera izango du.

Web gunearen ezaugarriak

  • Nabigatzailearen bertsio guztietara egokitua.
  • Pantaila 800x600-eko gutxieneko konfigurazioa eta hortik gorako konfigurazioetarako egokitua.
  • Flash Player 5 instalaturik edukitzea beharrezkoa da. Plugin hau ez duenak eskaintzen zaion esteka jarraituz azkar eta dohain lortuko du.
  • Flash-ez garatua batik bat. Soinua/musika ere badu.
  • Aldizkari zenbaki bakoitzarekin eguneratuko da, zenbaki horri dedikatutako abentura, joko eta denbora-pasekin: aldizkariko istorioek jarraipena baitute web gunean. Horrela, argitaratutako aldizkariaren zenbaki guztiek bere lekua izango dute web gunean eta betiere egonen dira ikusgai eta gozagarri.
  • Proiektuaren informazioa eta nahi den aldizkari zenbaki eta kopurua internet bidez eskatzeko aukera ere eskaintzen da.

www.birakusi.com

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu