Gaur goizean banatu dira Donostiako Parke Teknologikoan sariak. Horiek EAEko ETEetan informazioaren teknologiak barne hartzen dituzten proiekturik onenak saritzen dituztenak. Guztira lau izan dira saritutako enpresak: Frio Bilbao, e-Fortrade 20001 eta Alcad ere saritu dituzte.
Frio Bilbao enpresak jaso du Enpresa Digitala saria Euskal Autonomia Erkidegoaren mailan. Adim Lift, e-Fortrade 2001 eta Alcad enpresek, aldiz, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien sariak jaso dituzte, hurrenez hurren. Enpresa Digitala sariak banatzeko ekitaldian Josu Jon Imaz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, izan da buru.
Frio Bilbao
Epaimahaiak ondorengo irizpideak izan ditu kontuan Basauriko Frio Bilbao-ri saria emateko garaian:
Zehatzago esateko, informazio geografikoko sistemen, oro har tamaina handiagoko enpresen eskura egon ohi direnen, erabilera adimenduna nabarmendu du. Ezarritako soluzioak oso eragin handia izan du, ez bakarrik banaketa-ibilbideen kudeaketari dagokionez, baita merkataritzaren inguruko estrategian eta plangintzan ere.
Foru aldundien sariak
Sari orokorraz gain, beste hiru sari ere banatu dira, lurralde historikoko bana:
Saridunei ondorengoek banatu dizkiete sariak, hurrenez hurren: Carlos Samaniego jaunak, Arabako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntzaren Kudeaketako foru-diputatuak, Iñigo Atxutegi jaunak, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustapeneko eta Eraberriketako Zuzendari Nagusiak, eta Joaquín Villa jaunak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako foru-diputatuak.
Sociedad Alavesa de Repografía, Industria Auxiliar Mecánica eta Herederos de Marqués de Riscal enpresak finalista izan dira Araba lurralde historikoko saria lortzeko; Cenec Centro de Negocios Elcano eta Nordair Bizkaikorako; eta Manpel, Nemesio Zubia eta La Salvadora Gipuzkoarako.
Hautagai ugari
Guztira 1500 enpresa baino gehiago izan dira sari hauetarako hautagai. Horiek izan dira, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzaren Hobeki Digitala programaren eta hiru foru-aldundietako e-pymes (Gipuzkoa), e-baltzuak (Bizkaia) eta Promeco (Araba) programen bidez laguntzak eskatu dituzten euskal enpresa txiki eta ertain guztiak.
Laguntza horiek Euskadi Informazioaren Gizartean izeneko planaren eta hiru foru-aldundiek enpresetan informazioaren teknologiak ezartzeko planak sustatzeko eta aholkularitzako gastuak finantzatzen laguntzearen bidez teknologia horiek ezartzeko proiektu zehatzei laguntza eskaintzeko helburuarekin abian jarri dituzten programen baitan emandakoak dira.
Sarien helburuak
Enpresa Digitala Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak eta foru-aldundiek sustatutako ekimena da eta honakoak ditu helburu nagusi:
Erantzun
Sartu