Sustatu logoa Teknologia albisteak

Atxaga eta Sarrionandia, salduenak Durangon

sustatu - sustatu
2003-12-09 12:12
Liburuak

Liburuak

Liburuen atalean, Bernardo Atxaga eta Joseba Sarrionandia izan dira salduenak (5.000 ale saldu ditu bakoitzak). Euren argitaletxeak "Soinujolearen semea" eta "Kolosala izango da"-ren bigarren edizioak prestatzen dabiltza, hurrenez hurren. Baina argitaletxe txikiek ere "harrera ona" izan dutela azaldu du Jon Irazabalek.

Diskoak

Diskoei dagokienez, antolatzaileek ez dute hain datu zehatzik. Dena den, Mikel Laboa, Oskorri eta Urkok asko saldu dute. "Nostalgiaren merkatua izan daiteke hori, baina oraindik rock mundua da nagusi diskoetan", azaldu du Azokako zuzendariak. Ruper Ordorikaren azken diskoa ere asko saldu da.

"Azoka oasis bat da"

Jende kopuru aldetik ere arrakastatsua izan da 38. ekitaldia, 130.000 lagun inguru hartu ditu eraikin berriak. Antolatzaileen arabera, salmentak milioi bat eta erdi eurokoak izan dira. Hala ere, datuok ez dute ezkutatzen sektoreak bizi duen krisialdi sakona. "Azoka oasis bat da sektorearen krisialdian", Jon Irazabalek esan duenez.

Argitaletxe bakoitzeko salduenen zerrenda duzue www.durangokoazoka.com webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu