Buber sarien aurretik, hainbat hizlarik etorkizuna non, nola, nondik etab. asmatzen jardun zuten. Hizlari guztien esana jaso dugu. Denak ez ziren teknologian jantziak, baina bai teknologiaren inguruan dabiltzanak. Zortzi minutuko zortzi ponentzia.
Zortzi minutu zehatz, izan ere, iaz moduan, haize eta hari hriukote batek lagundu zuen 04 datorrena ekitaldia Lehenengoa izan zen Agustin Elizegi.
- Agustin Elizegi EJIEko zuzendari nagusia, Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea. Barrura begira egin beharreko lana amaitu da. Orain hiritarrei begira egin behar dugu Internet ere. Erantzun bera eman behar diogu bezeroari datorren lekutik datorrela ere. Hau dena kalitatezkoa izanik eta bizkorra. Lehen informazioa ematen genuen, gero formularioak jeitsi eta orain, administrazio gehienak plan pilotuekin dihardute: diru eragiketak-eta egiten. Helburua izango da erantzun osatua ematea erabiltzaileari. Helburua lortuko dugu administrazioko laguntzak lortzeko Internet erabiltzen badugu.
- Ray Fernandez: EHUko irakaslea eta kontsultorea. Zer gertatuko da 2004an teknologia arloan? Alternatiba ugari daude. Microsoft-ek erabakiko du (hala esan du
) española izango dela bigarren hizkuntza, beraz, aurrerapenak lehenago etorriko dira. Adibide moduan jarri du PCelectrodomesticoa. 13 erraminta jarri ahal izango ditu aparatu berean. Hori, ingelesez eta gero etorriko da gazteleraz ere.
Enpresek gutxiago irabaziko dute: teknologia gehiago eta hobea dator, baina seguritate handiarekin jokatuko dute inbertsoreek. Firma elektronikoa inflexio puntuan egongo da. Eskaintza sinplifikatu egingo da. Kode libreari dagokionez, gehiago zabalduko dira.
Propietate intelektualak egingo du orain artean egin duena baino gehiago.
- Txema Garcia: Espainiako Ezkerraren Gazteen Berrikuntza eta teknologia Berrien Idazkaria: Hiru zutabe daude informazio gizartean:
Infraesturuta egokia
Eduki erakargarria
Hezkuntza gaurkotua
Unibertsala izan behar da banda zabala, eskuko telefonoa den moduan. Merketu beharko litzateke %20ra gutxienez. Japonian askoz beherago daude, baina gu konformatuko ginateke %20-ko jeitsierarekin. Plan renove delako bat ere ez legoke gaizki. Diru-laguntzak eman beharko lirateke eta fiskal eran ere lagundu.
Software librea da etorkizuna. Hori izan behar da apustua. Prezio egokian egonez gero pirateria amaituko litzateke. Edukiak eman behar ditugu ondo, testu arinak eman. Audiobisuala den eran jarri beharko litzateke eduki gehiago. Foroak, hezkuntza birtuala, iritzia emateko moduak topatu beharko lirateke.
Honetarako guztirako inbertsioak egin behra dira eta ezkerretik begiratuta langileak ere gogoan ditut. Teknologia berrietako langileak mimatu behar dira. Tele-lana delakoa bultzatu behar da eta hori dena sindikatuetatik bultzatu. Proposamen hauek guztiak martxan jartzea gura genuke Ezkerreko gazteok.
- Juan de la Herran, Agoranet-eko sortzailea. Rincon digitaleko esataria Radio Euskadin. Internet gustatzen zait. Gauza onak ikusten dizkiot bakarrik. Perfektua da Internet. Californiara joan zen eta hau dena Internet erabilita: bidaiak, AEBkoekin loturak, autoa errentan hartu, Amazonen mapa bat erosi. (berandu heldu zitzaion, bidaia egin eta gero). Abioiak topatu nituen merke, baina bagdad-etik bueltan
Hara heldu eta gero, Dolar dendan autoa hartu eta autorik ez, errentan emana zegoen. 2 dolar gehiagorengatik deskapotable bat eman zidaten. Bidaia guztian portatiletik konektatu nahi eta ezin
Ziberaguatxirri delako bat topatzea ez zen erraza izan
Nik estimuan nuen UMTSa. Hori behar du 2004an. Bitarten wi-fi-rekin ere konponduko naiz, baina momentuz, dena du ona Internetek. Hurrengo urtean zer? Ikusiko dugu.
- Elisabeth Pombo: Hitzaldia euskara hutsean egin duen lehenengoa izan da eta eskertzekoa ere bada. Kazetariendako oso da garrantzitsua informazioa eta hori dena klik baten atzean dago. Ïnternetek ematen ditu aukerak medio gutxirekin egiteko berriak ematen dituen gune bat. Irakeko gerra izan da kasu: berehala eta baliabide gutxirekin ere informazio osatua. Weblogen fenomenoa izan da eta Irakeko gerrak eman zituen Salam Pax edo hego koreako egunkari digitala. %80 albisteak ematen zituena. Euskal Herrian Sustatu aipatu dezakegu.
Baina weblogak nahikoa dira? Fidagarriak dira? Kazetari profesional baten lana behar da atzean? Nire iritziz kazetari digitalok batu egin behar gara:.
- Hurrengo urtean, 2004 urterako batu egin behra gara. Katalunian periodistesdigitals.org dagoen moduan. Erakunde bat euskaraz eta euskal kazetariari bideratua. Agian Internet Euskadiren barruan?
- Interneteko euskaldunen euskal komunitate bat behar dugu www.ictnet.es moduko zerbait.
- Euskal hartzaileari bideraturik egin behar dugu lan. Analisi fidagarri bat behar dugu honetarako. Euskal Internauten datuak bilatuko dituen azterketa bat behar dugu.
- Internet euskadik 2005ean berriz elkartzea litzateke beste eskari bat, gure artean berba egiteko eta antolatzeko.
- Mentxu Ramilo Euskal Herriko Unibertsitateko politika eta Administrazio Zientzia Saila. Administrazioak hasi dira sarean sinisten eta hori beharrezkoa da. 2004rako ez dakigu erabiltzaile gehiago edo gutxiago dagoen. Arrazoiak izango dira prezioak, nabigazio bizkortasuna, Internetera sartzeko lekuak eta baita edukiak ere. Jakin behar dugu ordenagailua izan behar den oraindik Internetera sartzeko modua.
Internet zertarako eta zeinendako? Jarularitzako inkesta honekin, ikusten da interesa dagoela administrazioa on-line izateko, bidaiak, prentsa irakurri etab. Azkenengo baloratzen dutena da politikoekin gura duten lotura.
Aldaketa kultural eta antolakuntza antolaketa bat behar dugu, emaitzei eta hiritarrei bideratutako antolakuntza behar dugu administrazio publikoan. Ia Internet ez den moda bat.
Ikuspuntu estrategiko bateratua ere ez dago eta beharko litzateke, hau dena hezkuntzarekin lotuta. Behra dugu presentzia handiagoa administrazioarena 2004an. 2003an 123 udaletxe daude on-line, 3 aldundiak eta baita Eusko Jaurlaritza ere. Orain informazioa ematen da administrazioetatik deskargak eta tramiteak egiten dira, orain modu berriak begiratu behar dira.
Sarean egin behar da lan, erabiltzaileak behar du zerbitzu on bat. Kalitatea hobetzea, administrazioak erabiltzailea entzutea. Erakundeak gertu egon behar dute hiritarretik (e-demokrazia). Politika publikoak erabiltzailerarengana heldu, horrela diganostikoa eta estrategia berriak landuko dira, hau da, administrazioa hobetu.
- Iñaki Regidor. EITB. Play boy eta penhouse ez dira paperean egingo. Datorrenan ez da berba egin sexuakz, baina horrek bakarrik ematen du dirua. Papera ez dute saltzen ze, material freskoagoa dago Interneten. Tendentzia hori da, zer egingo diogu ba! Vocentok ondo saltzen du Interneten, baina paperarekin larrituta dago. El Pais ere antzera, El Mundo ere bai
Hau dena zergatik den esan genezake, bada neurtu egiten delako. Telebistan dena neurtu daiteke. Interneten gurea badakigu, baina ez konpetentziarena. Interneteko efikazia eta efizientzia ez dakigu nola neurtu, hurrengo urteetarako ere hori landu behar dugu, jakin behar dugu nabigatzaileek zer gura duten.
Publizitatea paketeetan saldu behar da: Irratia, Telebista eta Internet lotuta publizitateak gora egiten du, beti ere beste medioekin lotuta. On-line bada, of-linegatik da, Etxebestek esaten zuen moduan. Milaka datu ditugu baina dena inkesten bidez. Horrela ez dago gauza handirik egiterik
Audimetroekin zehatz neurtzen da irratian eta telebistan eta edozein webmasterrendako hori handia litzateke. Hori jakin behar dugu. AEBn 65 urtetik gorakoak Internetera pasatzen dihardute.
Hurrengo urtean panel bat behar dugu eta Internautek eman behar dizkigute datuak. Datuak daude online-publishers.org gunean. Hor ikusten da lanetik sartzen dela erabiltzailea. Hau da, datuak milaka ditugu, baina denak dira inkesta bidezkoak. Oraindik ez dakigu nabigatzailearen gainean ezer, telebista eta irratia aurretik doaz.
- Manu Salaberria Euskalteleko negozio-zuzendaria: Ekonomiaren hazkundea nabaritzen da, beraz, bezeroek inbertitu egingo dute telekomunikazioan. Mobila oraindik ahotsean geratuko da. 2004an UMTSak oraindik ez du aurrera egingo, piloto eran ikusi ahal izango da. WIFIa gero eta gehiago erabiliko da. Kobertura dagoen lekuan begiratuko ditu bezeroak eta han saiatuko gara erabiltzaileak gehitzen. Banda zabala handituko da eta besteak ez dira ia-ia erabiliko..Banda zabalarekin eskainiko dena da hauxe: nabigatzen baduzu, gutxi nabigatu arren ere azkar egizu!. Internet negoziorako erabiliko da askotan. Telebista digitital interaktiboa ere 2004 hasieran ikusi ahal izango da. Smart-phome delakoak ikusten hasiko gara, nahiz eta enpresara bideratutakoak izan oraindik.
Seguritatearekin lotua egongo da beste negozio modu bat. Spama, birusak
horiek erabiliko dira. Bankuetan papera gero eta gutxiago erabiliko da eta e-postaz jasoko ditugu hanbat eta hainbat informazio. Ez dakigu oraindik ezer pasatuko den soft librearekin, Interneteko musikarekin eta ezta telebista operadorek gauzatu gura duten monopolioarekin.
Erantzun
Sartu