Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ondare Arkitektonikoa II, Ahozko Euskal Literatura, Euskal Herriko 101 gaztelu... Denak jarri ditugu gure webgunean. Denda birtuala sortu dugu eta handik eros daitezke produktu hauek.
Hiru lan jarri ditugu denda birtualean:
Ondare Arkitektonikoari buruzko bilduma hau 3 CD-ROMez osatzen da:
Ondare erlijiosoa iaz kaleratu genuen eta orain, bildumaren bigarren CD-ROM honetan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Industriaren eta Azpiegituren ondarea landuko da, zabal, zehatz eta era didaktikoan. Horretarako 3 atal dira:
Lan hau, Ikastolen Elkarteak orain bi urte sortutako EUSKAL LITERATURA IDATZIA CD-ROMa osatzera dator.
Bi CD-ROMetan banatu dugun lan honek lau atal ditu: sarrera, lirika, narratiba eta dramatika. Lehenengo hirurak AHOZKO EUSKAL LITERATURA I izeneko CD-ROMean daude, eta azkenekoa AHOZKO EUSKAL LITERATURA II izenekoan. Ahozko literaturaren nondik norakoak kontatzen dira hemen: ahozko literaturaren ezaugarriak, biltzaile eta bilduma nagusien izenak, tradizioz datorren literaturaren eta ez datorrenaren arteko diferentziak, eta Europan ahozko literaturak izan duen eboluzioa, besteak beste.
Lirika, narratiba eta dramatika sailkatzerako garaian, adituek maiz erabiltzen duten banaketa hartu dugu aintzat geuk ere: batetik, tradizioz datorren ahozko literatura, eta bestetik tradizioz ez datorrena.
Gaztelua beti izan da gizartearen beharren eta historiaren isla, edo gizarte horren zati baten ispilu. Gaztelua Erdi Aroko eraikina da, Euskal Herrian Goiz Erdi Aroaz gero ageri dena, garaiko hiri edo hirigunetik ondo bereizita. Dena dela, oso gutxi dakigu Goiz Erdi Aroko gazteluen sorreraz, eta, beraz, erronka handia izan da Euskal Herrian Erdi Aroan izan ziren gazteluen berri ematea. Lana burutzerakoan hainbat mugarekin egin dugu topo: gazteluez dagoen kontzeptua, lurraldetasuna eta gaztelu askoren egungo egoera negargarria (hondakin, arrasto eta aztarna soil dira batzuk).
Lurraldetasunari dagokionez, aukeratu ditugun gazteluak egungo Euskal Herriaren mugen barruan daude. Informazioa biltzerakoan bi bidez baliatu gara: dokumentala, hau da, gaiaren gainean dagoen bibliografia, artikuluak eta Erdi Aroko agirien transkripzioak biltzen dira, eta leku azterketa, hots, lekuan lekuko aztarnak ikusi, miatu, aztertu eta neurtu ondoren argazkien bidez erakusten dira.
EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN KONFEDERAZIOA: www.ikastola.net/denda 94-6300569 / 605715115
Erantzun
Sartu