Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta sareratu du. Txostenak elikaduraz kanpoko kontsumoko ondasunen handizkako merkataritzako sektorearen azterketa egiten du.
Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak argitaratu duen txostenaren helburua sektorearen gaur egungo egoera eta joera nagusien ikuspegi orokorra eskaintzea da, eta aurrekoak bezala, txostena bost ataletan dago egituratua.
Horietako lehenengoan, sarrera gisa, aztertzen duen jarduera mugatzen da.
Bigarren atalak sektoraren egungo egoera jorratzen du Europar Batasunean, hirugarren eta laugarren ataletan elikaduraz kanpoko kontsumoko ondasunen handizkako merkataritzako sektorearen merkatuak Espainian eta EAEn, hurrenez hurren, duen egoera aztertzen den bitartean.
Txostenaren arabera, 2000. urtean, sektorea 39.116 langilez osatu zegoen. Produkzioaren balioari dagokionez (3.002 milioi euro) edo baita balio erantsiari begira ere (1.878 milioi euro), handizkako merkataritzak banaketa komertzialeko sektorean duen partaidetza handia da, % 55 eta % 52ko tasekin, hurrenez hurren.
Azkenik, bosgarren atalak sektorearen ikuspegirik kualitatiboena jasotzen du, sektorearen gako estrategikoak, bere jarrera konpetitiboa eta bere gainera datozen perspektibak deskribatzen baitira bertan.
Merkataritzako banaketaren sektoreak dinamismo handia du, bere jardueran gertatzen diren etengabeko aldaketek ondotxo erakusten duten bezala. Banaketa komertzialean eragina izan duten egitura-mailako aldaketen ondorioz, egitura komertzialak modernizatu egin dira eta hainbat estrategia sektorial hartu izan dira, esaterako enpresen elkar lankidetza edo integrazioa.
Etengabeko aldaketen testuinguru honetan, elikaduraz bestelako kontsumoko ondasunen handizkako merkataritza-sektorearen erantzuteko gaitasuna enpresa bakoitzak ondorengo faktoreei aurre egiteko duen maniobra-marjinaren araberakoa da, faktore horiexek baitira, seguruenik, sektorearen lehiakortasunean eragin gehien dutenak:
Nahi izanez gero, txosten osoa lortzeko aukera dago helbide honetan
Erantzun
Sartu