Bi urte egin ditu Sustatuk
Horra hor zenbaki zopa!
2001eko urriaren 29an publikatu zen Sustatun lehen albistea ofizialki Xabier Amurizaren emanaldi biren inguruan .
Ordudanik 1.762 albiste publikatu dira. Erantzun eta komentarioak ere kontatuz gero, 5.679 izan dira guztira egondako partehartzeak.
Azken urtebetean, 230.000 bisita izan dira guztira, eta 1.103.403 orrialde ikusi dituzue gure bisitariok, "hit" edo deskargak guztira 3.678.122 izan direlarik (irudiak eta abarrak kontutan hartuta).
Baina badago Sustaturen abisuak ere e-postaz jasotzeko modua. Kasu honetan 400 pertsona baino gehiago dira nor bere kasa harpidedutakoak eta publikatzen den albiste bakoitzaren abisua doan jasotzen dutenak.
Azken hilean ere errekorrak hausten
Azken denboran, eta garai zehatzak kenduta (gabonak, abuztua, aste santua...) hilero hilero goraka doaz bisitak Sustatun.
Portadan adibidez, azaroan 30.000 sarrera izan ditugu, eta 85 albiste publikatu dira. Guztira, 120.000 orrialde bisitatu dira, hau da, egunero 4.400 inguru.
Orduei dagokienez, gehienak goizeko 9tatik 17ak arteko tartean sartzen dira bisitan, eta astelehenetik ostiralera.
Azaroko albiste bisitatuenak
Hau da azaroko albiste bisitatuenen rankina:
- Euskaldunei irainka Askatasunerako fundazioko webgune berrian
- Euskaltzaindiak @.ren euskal izena erabaki du
- ETB1ek euskarareriko duen axolagabekeria
- Militarren presentzia ugaria Euskal Herrian
- Patxiren jarduerak TF1ean eztabaida piztu du
- GOIENKARIAk Europako diseinurik onena
Bakoitzak mila ikuskatzetik gora izan dituelarik.
Bilatzaileetatik ere bai
Sustatun albiste baten publikazioa gertutik jarraitzen dute Google bezalako bilatzaileek ere. Horregatik, azaroan bakarrik, 5.000 aldiz bidali du bisitariren bat Googlek Sustatura. Normalean, termino nahiko arruntak bilatzen ditu jendeak ( Sustatu, kultura eta horrelakoak), baina hilero izaten da besteen gainean gailentzen den bat edo beste, hil honetan Mahoma izan den moduan, noiz eta ramadan garaian, eta hain arrazoi tristeagatik.
Honi erantsita, beste datu eta grafiko batzuk PDF batean.
Eskerrik asko denori!
Erantzunak kargatzen...