Sustatu logoa Teknologia albisteak

Goardia Zibila euskal enpresa batekin kolaboratzen, "Akelarre" operazioan

sustatu - sustatu
2003-11-28 09:11

Goardia Zibilaren esanetan, "diseinatzaileak ez balu birusa sinatu, ez lukete hain azkar harrapatuko". Izan ere, birusaren sortzaileak bere ezizenarekin sinatu zuen birusa, "900K" ezizenarekin, hain zuzen ere. Windows 2000 eta XP sistemek dituzten "zuloak" aprobetxatuz hedatzen zen birusa.

"Akelarre Operazioa"

Dirudienez, Akelarre izeneko iruzurgile talde bateko kidea zen "Cabronator" birusaren sortzailea. Hortik operazioaren izena. Madrildarra da atxilotu duten informatikoa, eta horrela, Goardia Zibileko Delitu Telematikoen Unitateak birus informatiko baten diseinatzaile espainiar bat atxilotzen duen lehen aldia izan da. Goardia Zibilaren komunikatuan diotenez, "atxiloketa hori aurrerapauso handia da Espainiako delitu informatikoen aurkako borrokan".

Panda Software-en laguntza

Panda Software-ek bidalitako komunikatu baten haritik hasi omen zen Goardia Zibila ikerketa lanetan. Panda Software enpresak birusaren berri eman zion Goardia Zibilari eta egilea espainiarra izan zitekeela ohartarazi zion.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu