UPV /EHUn dirua soberan
2003-11-26 10:11
Ulertezinak baitira horrelako erabakia hartzeko erabilitako irizpideak. Aipatutako aplikazioen pareko programak edo hobeak badaude: OpenOffice.org eta Mozilla, esate baterako.
- Doaneko programak dira
- Mikrosoftenak daukaten funtzionalitate bera daukate.
- Euskaratuta daude
- Plataforma gehiagotan funtzionatzen dute.
Mundu osoan software librearen aldeko jarrerak nagusitzen ari direnean, zergatik EAEko unibertsitate publikoan kontrako erabaki hori? Ezjakintasuna? Aitortu ezin diren interesak?
Informatika fakultateko irakasle askok erabaki horren kontrako idatzia sinatu dute, baina gerenteari helarazi arren ez du erantzunik eman. Oraindik ez ditu azaldu zein izan diren erabakiaren arrazoiak, eta horrek, nola ez, kezkatu egiten gaitu.
Erantzunak kargatzen...