Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko Eguna
Eraso gehiago
Komunikabideek etengabe ematen dute genero biolentziaren berri. Gaur eraso horien aurkako adierazpenak eta salaketak egingo dira. Erasoek mehatxuak, jipoiak, sexu-abusuak dakartzate eta ondorioak oso larriak dira. Emakumeen aurkako erasoak ugariak dira gaur egungo gizartean.
Hainbat erakundeek egoeraren aurrean, beren ondoeza erakutsi dute: Arabako Emakumeen Asanbladak, Bilgune Feministak eta ELA, ESK, STEE-EILAS eta CC.OO sindikatuetako emakumeek eta Gipuzkoako Emakume Feministen Kordinadorak, besteak beste.
Datuen arabera, tratu txarren ondorioz hildako emakume kopuruak gora egin du espainiar estatuan. Komunikabideetan ez dira kasu guztiak ageri, azken finean, kasu larriak direnean bakarrik izaten dira albiste emakumeen aurkako erasoak.
Erantzunak kargatzen...