Eusko Jaurlaritzak hitzartu du multinazional batekin euskarazko software bat garatzeko
Produktua bera
Ordenagailu bitarteko ahots ezagueran eta hitzetik idatzira bihurgailuetan aditua den Belgikako Scansoft enpresarekin itxi du hitzarmena. Horren bitartez, enpresa horrek euskara ulertu, diktaketak jaso eta ahotsetik idatzira eta idatzitik ahotsera bilakatzeko gai izango den softwarea garatu eta hau erabilgarri beharko du.
Produktuaren kostua
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 706.000 euro ordainduko ditu, hiru epetan (300.000 euro aurten, 250.000 datorren urtean eta 156.000 euro 2005. urtean). Enpresak bide horretatik sortutako softwarea bere paketetan txertatuko du eta erabiltzaileei eskainiko die.
Euskarazko software-ak
Gaur egun, hainbat euskarazko software eskuratu daitezke. Eusko Jaurlaritzak orain arte Microsoften hainbat produktu garatu ditu euskaraz: Word 6, Windows 95, Windows 98 eta Office 2000, Internet Explorer 4 eta 5 eta aurten bertan Linux sistema eragile askea eta gehien erabiltzen den software libreko produktuak.
Erantzunak kargatzen...