Sustatu logoa Teknologia albisteak

Amodiozko gutunen lehiaketa abian da

sustatu - sustatu
2003-11-21 11:11
Lehiaketarako oinarriak

Lehiaketarako oinarriak

Amodiozko gutunen lehiaketan 1989an edo lehenago jaiotako edonork har dezake parte. Lanean ez da egilearen daturik jarriko, lelo bat bakarrik.

Egilearen datuak kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren azalean lanean jarri den lelo bera jarriko da. Posta-ez bidalitako gutunen kasuan, gutuna fitxategi batean bidaliko da, gutuna izenarekin, eta egilearen datuak, egilea izena duen beste fitxategi batean.

Lan orijinala eta haren hiru kopia honako helbidera bidali beharko dira egilearen datuak dituen kartazalarekin batera:

Amodiozko Gutunen XII. Berrigara Lehiaketa
Jardun elkartea, 103 PK
20570 Bergara.

Posta-ez bidaltzen diren lanen kasuan, honako helbidera bidali beharko dira: kulturajardun@topagunea.com Lanak bidaltzeko azkeneko eguna urtarrilaren 8a izango da.

Epaimahaia

Epaimahaiari dagokionez, kulturaren munduko lau pertsona ezagunek osatuko dute:

  • Iñaki Serrano, irazko edizioko irabazleak.
  • Nerea Elustondo, bertsolariak.
  • Karlos Linazasoro, idazleak.
  • Itxaro Borda, idazleak.

Lau sari

  • Lehenego saria, 450 euro
  • Bigarrena, 240 euro.
  • Bergarar onenaren saria.
  • Irakurle gazteek emandako saria.

SMS bidezko maitasun mezuak

Iaz antolatu zuten lehenengoz, eta izandako arrakasta ikusita errepikatzea erabaki dute Jarduneko kideek.

Mezu bakarra bidali ahal izango du pertsona bakoitzak, eta mezuaren ostean, poltsikoko telefonoaren zenbakia jarri beharko da.

Mezuok bidaltzeko epe jakina jarri dute antolatzaileek: urtarrilaren 1etik 15era bitartean. Eta honako zenbakira bidali beharko dira: 605 71 24 69.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu