Ibon Sarasola euskaltzainak "Ereduzko prosa gaur" aplikazio informatikoa atondu du. Gaur egungo euskarazko ereduzko prosaren corpusa bildu da eta bilaketak eta kontsultak egiten ahal dira corpus honetan Internet bidez.
Joan den astean, Odon Elorza, Donostiako alkateak, Lander Sarasola, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako kanpuseko errektoreordeak, Ramon Etxezarreta, Donostiako Euskararen Udal Patronatuko lehendakariordeak, eta Juan Jose Larrea, Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordeak aurkeztu zuten lan hau. Goraipatu egin zuten Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Errektoreordetzaren eta Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren lankidetza.
Lehendik datorren lankidetza honen emaitza da orain aurkeztu den Ereduzko prosa gaur egitasmoa eta aurrera begira izango ditu ere emaitza gehiago. Horien artean, orain osatu den lau milioitik gorako hitzez osatutako corpusa datozen urteetako ekarpenekin eguneratzea.
Ereduzko 87 liburuen edukiaArgi dago nork duen eskumena prosa eredua erabakitzeko. Iparraldeko testuak lehenetsi omen dituzte. Sarasolak jakin behar luke Iparraldeko egungo idazleek zer iritzi duten haren proposamenez. Baionan orain urte bat bat Sarasolak egindako solasaldiak hautsak harrotu zituen, bere proposamen asko Hegoaldean bezain bezain mundu batekoak dira. Iparraldeko idazle biziek hala aitortuta.
Bitartean Mendebal honetan ez digute, "zelan", "nortzuk" eta antzeko esapide guztiz ezagun eta erabiliak erabiltzen. Hor dabiltza "kuanto", "alta" eta antzeko bitxikeriak, giputzak nahhiz bestaldekoak, goresten, bakanena onena izango balitz bezala. Eta horrexetan dabiltza denak, IVAPekoak, Sarasola eta kordako guztiak. Bake apur bat emango ahal dute. Ni honezkero neka-neka eginda nago, eta batzuen prepotentzia (zilegi bekit erdal kutsuko berba) guztiz iraingarria gertatzen zait.
Berria egunkariko atzoko artikulu honetan argibide batzuk, Sarasolak berak emanak.
Aurrerantzean urtero liburu berriak barneratuko ditu programak bere corpus-ean, *repeska batzuk egiteaz gain*, elkarrizketan dioenez.
Oraingoz, 87 hauek:
Lur bat haratago : Joan Mari Irigoien
Arrazoimen hutsaren kritika : I. Kant / Ibon Uribarri
Arima hilak : N. Gogol / Jose Morales
Historiaren azterketa II : A.J. Toynbee / Iñaki Mendiguren
Lagun izoztua : Joseba Sarrionandia
Harreman arriskutsuak : Ch. de Laclos / Jon Muñoz
Mikel Strogoff : J. Verne / Karlos Zabala
Gorde nazazu lurpean : Ramon Saizarbitoria
Harry Potter eta Azkabango presoa : J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren
Manhattan Transfer : J. Dos Passos / Lopez de Arana
Legeen espirituaz II : Montesquieu / Iñaki Iñurrieta
Etika : Spinoza / Piarres Xarriton
Gauzen izaeraz : Lukrezio / Xabier Amuriza
Putzu : Txillardegi
Sistema periodikoa : P. Levi / Juan Garzia
Trapuan pupua : Patziku Perurena
On Camillo : G. Guareschi / Koldo Biguri
Harry Potter eta sekretuen ganbera : J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren
Fantasiazko ipuinak : G. de Maupassant / Josu Zabaleta
Rock'n'roll : Aingeru Epaltza
Euliak ez dira argazkietan azaltzen : Joxemari Iturralde
Dublindarrak : J. Joyce / Irene Aldasoro
Jeans-ak hozkailuan : Patxi Zubizarreta
Farorantz : V. Woolf / Anton Garikano
Urregilearen orduak : Pako Aristi
Mila gau eta bat gehiago : XX / Patxi Zubizarreta
Baina bihotzak dio : Xabier Montoia
Artistakume baten erretratua : D. Thomas / Koro Navarro
Homo Faber : M. Frisch / Joxe Austin Arrieta
Groenlandiako lezioa : Bernardo Atxaga
16 ipuin amodiozko : Xabier Mendiguren Elizegi
Santiago oinez : Piarres Aintziart
Gauza baten ametsa : P.P. Pasolini / Josu Zabaleta
Zortzi kontakizun : I.B. Singer / Koro Navarro
Pasaia blues : Harkaitz Cano
Kontakizunak : E.A. Poe / Koro Navarro
Deabruaren hiztegia : A. Bierce / Xabier Olarra
Ulises : Homero / Juan Kruz Igerabide
Hollywood eta biok : Javi Cillero
XX. mendearen argi-itzalak : Pello Salaburu
Euskararen etxea : Pello Salaburu
Ipuin hautatuak : J.L. Borges / Juan Garzia
Berandu da gelditzeko : Unai Iturriaga
Ordaina zor nizun : Joxemari Urteaga
India harrigarria : Gotzon Garate
Onan : Aitor Arana
%100 basque : Itxaro Borda
Anbroxio : Eneko Bidegain
Ez balego beste mundurik : Karlos Linazasoro
Argizariaren egunak : Anjel Lertxundi
Zorrotz begiratutako trenak : B. Hrabal / Fernando Rey
Idi orgaren karranka : V. Hugo / Koldo Izagirre
Mentura dugun artean : Anjel Lertxundi
Gezurrak, gezurrak, gezurrak : Iban Zaldua
101 gau : J.M. Olaizola "Txiliku"
Piano gainean gosaltzen : Harkaitz Cano
Anaiaren azken hitza : Daniel Landart
Alkimista : P. Coelho / Xabier Aranburu
Iruzurgilea : J. Cain / Xabier Olarra
Arrainak ura baino : Hasier Etxeberria
Larrepetit : Pello Lizarralde
Hobe nuen etxean gelditu : H. McCoy / Fernando Rey
Errautsera arteko sugarra : Imanol Zurutuza
Agirre zaharraren kartzelaldi berriak : Koldo Izagirre
SPrako tranbia : Unai Elorriaga
/jokoa.com> : G. Lluch / Antton Olano
Traizioak : Iban Zaldua
Agur, Euzkadi : Juan Luis Zabala
Odolbildua : Josu Landa
Euskal karma : Jon Alonso
Errautsen distira : Xabier Mendiguren Elizegi
Gerezi Denbora : Inazio Mujika Iraola
Kafka Bilbon : Pedro Alberdi
Ohe bat ozeanoaren erdian : Mikel Hernandez Abaitua
Zorion perfektua : Anjel Lertxundi
Bihotzeko mina : Janbattitt Dirassar
Septentrio : Aurelia Arkotxa
Korapiloak : Jasone Osoro
Ostiralak : Jon Arretxe
Larunbatak : Jon Arretxe
Errekarteko koadernoa : Xabier Mendiguren Elizegi
Fidel izan beharraz : O. Wilde / Antton Olano
Entre les loups cruels : Itxaro Borda
Xake mate : Alberto Ladron Arana
Hitzak eta giltzak : Iñigo Aranbarri
Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri : Koldo Izagirre
Eta emakumeari sugeak esan zion : Lourdes Oñederra
Corpus osoan behin bakarrik agertzen zaigu ZENIEZAZKIGUKETE hitza: Hona hemen:
Euskararen etxea, Pello Salaburu
(Alberdania, 2002)
Orr.: 177
Badakizu, aitaren egin gabe eta arnasa sakoneraino hartu gabe esan ezin diren horietakoak, bazeniezazkigukete, geniezazkinakeen edo zentxezkidakete bezalakoak, aski kuttunak euskara bere maneran adindurik ikasi dutenentzat, eta artezki eta zuzenki gauzak deklaratzen dituztenak hain manera ederrean, euskara abila, antzatsua eta zuhurra baita aditzaren propietateetan, holako zerbait esaten zuen Etxeberrik, gauza hauek ezin sinetsizkotzat direla euskaraz ez dakitenentzat.
Inori bururatzen al zaio zer egin litekeen honelako adizki fantasmekin?
Josu Lavin
Academia pro Lingua Navarrorum
****************************
Ume batenak izan litezkeen zenbait itaun:
a) Lagun batek edo banaka batzuek baino ezin dute erabaki zer den eredua?
b) Nori galdetu diote ea zer jaso eta zer ez?
c) Nork aitortu die hautatzaileei eredugarritasuna erabakitzeko ahala?
c) Zein irizpideren arabera definitu dute eredua?
d) Biltegi horretan ez dauden lanak eta egileak des/ezeredu dira?
e) Egile beraren lan batzuk eredugarri izan daitezke eta bestetzuk ez?
f) Diru eta baliabide publikoak jarriko lituzkete erakundeek beste ereduren baterako?
g) Lan batek kalitate literariorik izan lezake baina ereduzkoa izan ez?
h) Genero guztietatik hartu dituzte testuak?
...
Bego oraingoz!