Sustatu logoa Teknologia albisteak

Basetxea, Barnetegia, Sagardotegia

Taxi Driver - Out of reality
2003-11-18 11:11

Hurrengo reality-a izango da Andoni Aizpuruk aurkeztuko duen Barnetegia. Horra dohainik nire ideia horren ondorengoarentzako: Sagardotegia.

Lehiakideak sagardotegi batean sartzen ditugu, ez besterik. Probak, txorakeriak, elkar agoantatu beharra, kamerak beti gainean, eta kanporaketak. Horrelakoetan egiten direnak.

Baina, Sagardotegia, adi, benetako sagardotegia izango litzateke, eta sagardotegi denboraldian zehar egongo litzateke martxan, Sansebastianak pasatu eta apirilera arte. Hortaz, egunez ji-ji-ja-ja nahi badute, baina gauero-gauero, sagardotegiko afaria, eta publikoa bertan dela. Batzuetan kaiola moduko batean edukiko nituzke, baina beste batzuetan, ba publikoarekin nahastuta. Autobusak-eta antola daitezke, jendea bidaltzeko. Batzuetan famosilloak, bestean gurasoak (imajinatu amak, seme-alabak ikusteko gogo horrekin, sagardotegian!), koadrila, herriko alkatea, euskal fauna anonimoa. Hala, denak tabarra ematera bakilau usainarekin ezin nekatuago dauden lehiakideei... gau batean, eta hurrengoan, eta hurrengoan, tritikitixa eta bertso giroan.

Afariak zerbitzen-eta, plus bat kobratuta, diru dexente ere egin zitekeen, ze jendea edozer pagatzeko prest dago sagardotegiko afari tipikoak egiteko.

Euskara mailari dagokionez, sagardoari leporatu dakizkioke okerrak. Edo, batek daki, akaso mihiak askatzen zaizkie lehiakideei...

Ideia ona, ezta? Ezetz?! Bueno, Antena3-n El autobus, Academia de actores eta X Ti bezalakoekin saiatu badira...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu