ETB1ek euskareriko duen axolagabekeria
2003-11-13 11:11
Igande gauean ere kale
Eta gertakari hau aspalditik dator. Azkenetakoa, igande gauean Behobia eta Donostia arteko lasterketari buruzko erresumenan eman zen. Irabazleari eginiko elkarrizketa eskaini zuten eta guztia gazteleraz eman zuten, euskararen presentziarik inondik inora, inolako itzulpenik gabe, lotsagarria!
Ez da lehen aldia
Haatik, euskaldun guztiok gaztelera ulertzen dugunez hor konpon! Lan bat gutxiago, ezta? Eta Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberotarrei, hor konpon ere! Horiek ez al dira bada, euskaldunak? Guztiek ulertzen al dute bada gaztelera?
Ea behingoz ETB1 bere erruaz konturatzen den eta euskarak telebistan behar duen lekua hartzen duen edota bere lekuan jartzen duten.
Euskara eta euskaldunoi eraso gehiagorik ez!
Erantzunak kargatzen...