Ingelesa-katalana hiztegi librea (bene-benetan publikoa)
Katalanez eta ingelesezko hiztegi berri bat agertu da Interneten. Berritasun nabarmen batekin, kode irekikoa da. Eduki librea, eguneratzen joango dena, eta osorik deskargatzeko modukoa.
Teknikoki XML eta XSLT lengoietan idatzita dagoen kode irekiko catala-english-catala hiztegia hemen aurkituko duzue: http://dacco.sourceforge.net
Bi hiztegi dira, berez, ingelesa-katalana, eta katalana-ingelesa. Eguneraketa jarraitua dauka, erabiltzaileen partehartze zuzenarekin.
Online dauden hiztegi ohikoek dituzten aukerez gain (hau da, hitza, eta parekidea), ingelesezko erabileren adibideak dakartza, ohar lexiko eta gramatikalak, eta soinu fitxategi erantsiak (.wav) ahoskatzea jakiteko. Era berean, Verbix aditz-jokatzailearekin lotuta dago tresna, ingelesezko aditzen formak zuzen ezagutzeko. Eta gainera, hiztegi osoa fitxategi batean jaisteko aukera, oraingoz 0.6 bertsioa. Jaitsitako fitxategiaren formatua estandarra izanik (XML), gainera, beste edozein tresna edo proiektu linguistiko edo informatikotan integratzeko aukera ematen du.
Hemen dago informazio gehiago, Softcatala-ren webgunean
Eta euskaraz?
Noizko euskaraz horrelako zerbait? Noiz izango dira euskal korpus publikoak benetan publikoak, osorik jaitsi eta baliatzeko modukoak, ez orain bezala, terminoak banan-banan kontsultatzeko aukera murritzaren giltzapean gordeak (halaxe baitago Euskalterm sarean...). Duela hilabete batzuk, 2002ko EHUko Euskararen Institutuaren Terminologia Jardunaldietan eta Sustatun egin nuen erreibindikazio txiki bat: Euskararen corpus publikoak, denontzako, libre eta doan. Aldarri bera errepikatzen dut orain, katalanekiko inbidiaz...
Erantzunak kargatzen...