Sustatu logoa Teknologia albisteak

Mailman Euskaraz posta-zerrenda kudeatzailea jadanik ofizial

Mailman eposta-zerrenda kudeatzaile ezagunaren atera berri den bertsioak (2.1.3) Euskara du aukerako hizkuntzen artean. Posta-zerrendarik erabiltzen baduzue, anima zaitezte mailman-en azken bertsioa erabiltzera eta lan guztiak Euskaraz egin ahal izango dituzue.

Zer da mailman:

Zer da mailman:

ePosta eztabaida zerrendak kudeatzen laguntzeko tresna da Mailman, Majordomo edo Smartlist-en antzekoa. Baina ezagunagoak diren beste batzuk ez bezala, Mailmanek web orrialde batzuk sortzen ditu zerrenda bakoitzarentzako, eta partaideek web bidez harpidetzea, ezabatzea ... baimentzen du. Zerrendaren administrazio lan guztiak ere web bidez egin daitezke.

Euskaratzearen zergatia

Proiektu hau euskaratzearen beharra librezale sortu bezain laster ikusi zen, gure harremanetarako erabiltzen genuen lanabesa ezin baitzen Euskara ez den beste hizkuntza batean egon. Hori ikusi eta lanean hasi ginen.

Behin proiektua hasia zegoela,UEU ere, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean, euskaratze berbera egiten ari zela jakin genuen, eta bi euskaratze horien batzearekin sortu da Mailman Euskaraz proiektua, orain arteko lana hobetu eta hemendik aurrera aterako diren bertsioen euskaratzea egunean mantentzen saiatuko dena.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu