Hasier Etxeberriaren kasuaren dokumentuak
Zutabe 101. 2003ko ekaina.
Hasierren apunteak
El Mundo egunkarian idazten eskolatua dugun Hasier Etxeberria bata eta bestearen aurkakoak idazten aritzen da Garak eskaintzen dion tribunan. Bere indar gehienak euskal borrokalarien aurkako iritzia sortzen xahutzen ditu. Ongia eta gaizkiaren gainetik balego bezala, bere kritika saioa irainera iristen da maiz. Bere hitzekin ezker abertzaleko kidegoa zikintzen eta errepresioaren jo puntuan jartzen laguntzen du; esku beltzak& eta antzekoen moduko mamuak elikatzen dihardu. Horixe ote du helburu?
ETAren aurka hitz eginez label artxi demokratikoa eta ordainsariak eskuratzen dira trukean. Esaterako, marko autonomiko espainiarrak hedaturiko egituran gora egiteko baliagarria eta ezinbesteko baldintza izaten da. Horretara oso ohituak daude Etxeberria bezala EITBren magal eta soldatapean hazi eta hezten direnak. Zailagoa eta konpromiso handiagokoa izaten da bestelako aferetan busti eta murgiltzea. Hasierren apunteetan hain usu aipatzen ez direnetan hain zuzen.
ETAri guztiaren errua egoztea da modako jokaera garai batean intelektual errebelde izan ziren batzuren artean. Goardia Zibilaren esku sartze armatua, tortura eta zapalkuntza salatzea ez dago modan&. Horretarako batzuek ez duten herriarekiko konpromisoa eta duintasuna beharrezkoak izaten dira.
Egunkariaren itxieraren ostean idatzitakoan halaxe mintzatzen zen Salbatzaileen apunteak izeneko artikuluan: "Geureak kezkatzen nau ni, gure jendeak egiten dituenekin dut sufritzen, izan ertzain edo izan ETAko. Zer egin dugu halako salbatzaileak merezi izateko? Azken hauek paperetan aipatzen zituzten Egunkaria eta Egunkariakoen izenak. Zergatik ez ote zituzten aipatuko Real Club del Automóvil edota BBVA?
Baina, ez, Egunkaria; aipatu behar. Eurena balitz bezala. Eurek aginduko balute bezala. Nik ez nituen ikusi, bada! Tartean ezkutaturik baziren, ederki jo ziguten adarra. (...) Salbatzaileren batek apunteak hartzen ez baditu, etorkizuna geurea da". Gureak; kezkatzen omen du Hasier Etxeberria. Eta ertzainak aipatzen ditu. Gure ditu ertzainak eta bereak eta bere lagunenak izango dira. Ez baita gure herritarrak bahitu, jipoitu, torturatu eta are hiltzeko erreparorik ez duen polizia armatua. Ertzainak eta ETAko kideak parekatze horretan Euskal Herriaren askatasunaren alde isilpean borrokan dihardugun guztioi egiten digun iraina ez aipatzeagatik.
Bere dituen horien hizkera poliziala darabil Etxeberriak Erakundeak paperetan Egunkarikoen izenak aipatzen zituela dionean. Etxeberriak ontzat eman eta sinesgarritasun osoa eskaintzen al die polizia iturrien informazioei? Ongi da jakitea.
Etxeberriak ETAri hitz egin eta Euskal Herriko egoera eragileen inguruko hausnarketak burutzeko eskubidea ukatzen dio. Jasangaitza al zaio Euskadi Ta Askatasunaren herri errotzea eta txertatzea? Ehunka asko dira etsaiaren hatzaparrari ihesi edota sasitan borrokan dabiltzanak, ehunka eguneroko ohiko bizitza egin arren Euskadi Ta Askatasunako gudari direnak. Tartean ezkutaturik baziren, ederki jo ziguten adarra dio ironiaz Hasierrek. Herritik urrun etsaiaren zigor gogorren mehatxupean bizitzea kondenaturiko ehunka euskal herritarren errealitate mingarriaz trufa egiten du; sasitan borrokan ari diren gudariei barre egiten die.
Oker dago Hasier, uste badu ETAk BBVAren modukoen inguruko apunteak ez dituela hartzen, kontua da horien aurka ez duela Guoardia Zibilak egiten, ez dituela bere kideak bahitu eta torturatzen... zergatik ote?
Amaitzeko etorkizuna gurea dela eta ez dugu zalantzarik egiten. Herriaren defentsa eta eraikuntzan batzuen gogo eskasiak, erosotasunak, konpromiso falta eta etsaia desbideratzeko ahaleginek zio eta ahalegin horretan gehiegi laguntzen ez badute ere.
GARA. Hasier Etxeberria. 03-03-02
Salbatzaileen apunteak.
Patri maitea, besteren baten bidez jakin ahal izan duzula pentsatu nahi dut. Ez naizela izango neu lehena albistea zuregana hurbiltzen. Ez nuke nahi. Ez nizuke lerro hauen bitartez hainbesteko zorigaitzik ekarri nahi. Gehiegi da. Tristura infinitoarekin nahastuko nindukezu aurrerantzean eta, benetan diotsut, ez nuke nahi halakotzat har nindezazun. Horrelakorik ez duzu behar zuk batere, albiste onak eta baikortasuna behar dituzu zeure egoera urrutiko horretan. Baina, egia, gauzak ez daude batere errazak. Horixe da gertatzen dena. Pelloren haurrek ezin omen dute etxean lorik egin. Ikaraz oroitzen dira gau hartaz eta nahiago omen dute beste senideren baten etxea, lotarako bederen. Izu dira, beldur dira, espantuz dira, ikusitakoaz. Gizon berde haiek berriz itzuliko direla dute amesgaizto. Ez dugu batere aurreratu, gure aspaldiko haurtzaro hartako mamu berak dituzte gaurko umeek ere.
Egunkaria itxi baino bi egun lehenago, Ertzaintzak torturatu egin dituela esaten duten hogeita bi testigantza irakurri nituen. Bai, Patri, gure Ertzaintzak. Ez zaitez hainbeste harritu, badute eta non ikasia. Inkomunikazio egoera euren kabuz ezartzen dute horiek. Halaxe nahi dutelako. Ez ditu Madrilek behartzen, ez ditu legeak behartzen. Eta Balza protokolo kontuekin gero. Eta Ibarretxe isilik, aski lukeenean inkomunikazioa kendu behar dela agintzearekin. Bere herritarrei.
Baina ez dira kinka honetako errudun bakarrak. Bai, badakit Madrilekoena ere, haien ankerkeriak eta ibilerak ezagunak zaizkit, baina ez nauzu hemen ariko ageriko kontuekin. Gureak kezkatzen nau ni, gure jendeak egiten dituenekin dut sofritzen, izan Ertzain edo izan ETAko. Zer egin dugu halako salbatzaileak merezi izateko?
Azken hauek paperetan aipatzen zituzten Egunkaria eta Egunkariakoen izenak. Zergatik ez ote zituzten aipatuko Real Club del Automóvil edota BBVA? Baina, ez, Egunkaria aipatu behar. Eurena balitz bezala. Eurek aginduko balute bezala. Nik ez nituen ikusi, bada! Tartean ezkutaturik baziren, ederki jo ziguten adarra.
Eta bai, gutuna amaitzeko ekarriko dizkizut hitz baikorrak, apurrak badira ere. Zaude lasai, Patri, Egunkaria edo dena delakoa egin egingo da, egin egingo dugu. Berriro. Orduan baino hobeto gaude zentzu batean behintzat. Kazetariak daude, kiroletakoak, nazioartekoak, kulturakoak. Irakurleak ere hortxe daude. Orduan ez zegoen ezer. Berrogei lagunen bultzada baino ez. Salbatzaileren batek apunteak berriz hartzen ez baditu, etorkizuna geurea da.
GARA. Hasier Etxeberria. 03-10-28
Eta orain zer, Patri?
Patri maite-maitea, besteren batek ere irakurtzen ditu gure arteko gutun hauek eta ez zaizkio batere gustatzen, antza. Borrokalarien aurkako iritzia sortzen omen dut gutun hauen bidez. Kritikatu ez ezik, iraindu egiten omen dut ezker abertzalea, eta «esku beltzaren» begiradapean jartzen. Label demokratikoa lortu nahi omen dut horrela idatziz, egitura autonomikoan aurrera egiteko. Euren iritzian, ez omen dizut torturaz eta abarrez aski hitz egiten. Hizkera poliziala erabiltzen omen dut, poliziaren iturriak ontzat emanez. Trufatu egiten omen naiz, zure antzera, ihesian eta ezkutuan bizi diren hainbat eta hainbat militantez.
"Zutabe"n idatzi dituztenak paperaren gainean era horretan jartzeko, oso gaizki idazten dudala ondorioztatu dut. Leporatzen dizkidaten gauzetatik, bat bera ere ez baitut asmo edo xede izan sekula. Kontua da, kaltea eginda dagoela eta, nahita ere, ezin dela orain konpondu.
Hasierako gutun haietan hitz eman nizunez, zeu etxera itzuli artean idatziko nizun, zintzo eta hamabostero. Uste nuen, nire ikuspegiak balioko zizula hemengo gauzen neurriaz jabetzeko edo, bederen, zugandik zein ezberdina naizen ederki dakizunez, zeure iritzia zentzuz antolatzeko. Bistakoa da, ordea, zure eta nire arteko jolas askea izateari utzi egin diola orain korrespondentzia honek. Eta esango didazu zertarako merezi duen ezer idazten ibiltzeak, jarduera guztiz askea izango ez bada.
Etxekoek eta lagunetako askok, ixilik geratzeko eskatu didate. Arriskutsua izan daitekeela gertatzen zaidana zuri esate hutsa ere. Baina, ai, Patri, zurekin zordun nauzu. Zurekin bakarrik, ez beste inorekin. Nire gutunak jasotzen dituzun horrekin. Eta gaizki hezitakoa edo ustela nintzateke nire kezka ikaragarri honen albiste emango ez banizu. Batez ere horren maitea zaitudan lagun horri.
Zuri idazten segiko nuke gustura, GARAkoek ere halaxe eskatu didate, baina, ez dakit zer egin, ez eta ere nola jokatu. Ez dakit zuri agur esan eta bertan behera utzi behar dudan gutunbide hau. Ezer gertatu izan ez balitz bezala segi beharko nukeen ere ez dakit. Aurrerantzean izuak zenbat mugatuko nauen ere ezin diot antzik eman. Ez dakit ezer, Patri.
Galduta nago. Orekarik batere gabeko dilindan. Hurrengo pausoa nola egoki bihurtu erabaki ezinik. Egia esanda, diotsudan hau guztia idazteak ere ez dakit ekarriko ote digun mesederik. Halaxe bizi gara gaur eta hemen, Patri maitea. Patri bihotzekoa. Maite-maitea, Patri. -
!Arriba Euskadi! (La vida diaria en el País Vasco). 270-271 or.
Jose María Calleja.
Premio Espasa de Ensayo 2001.
Jurado: Fernando Savater (Presidentea), Jon Juaristi, Amando de Miguel, Vicente Verdú, Rafael González Cortés.
Editorial Espasa Calpe S.A. Madrid. 2001.
Hasier Etxebarría, periodista simpatizante de ETA, por muchas razones, que colabora regularmente en el diario El Mundo del País Vasco y en el diario Gara, muy purista para la cosa del euskera, escribe Ercancha en vez de Ertzaintza, la denominación propia- cuando la actuación de la Policía Autonómica no le gusta, cuando le parece que es española. Por ejemplo, escribe Erchancha, y no Ertzaintza, después de que la Policía Autonómica interviniera tras la quema, en febrero de 2001, por simpatizantes de ETA- del centro para jóvenes de Zumárraga, establecimiento modélico para la reinserción de menores delincuentes, que tanta ilusión le hacía inaugurar al entonces consejero de Justicia del Gobierno vasco, Xabin Intxaurraga. Cambiar la grafía, españolizarla, digamos, en función de la opinión que se tenga, es una forma perversa de nazismo, más o menos consciente. Este vividor en plantilla a costa del euskera escribió un día que el obispo de Navarra cometía un genocidio cultural contra el euskera por no saber esa lengua. Lo dicho, un facha que luego no tiene el menor pudor en escribir solo en español cuando es requerido por algún medio.
Erantzunak kargatzen...