Gipuzkoan 24 haur dago harrera-familia beharrean. Horiekin pentsatuta, Foru Aldundiko Gizartekintza sailak indarrean du familia gipuzkoarrei zuendutako sentsibilizazio-kanpaina bat: Zure esku dago haur horien bizimodua aldatzea da aukeratutako leloa. Familien bila jarraitzen dute.
Kanpaina hori martxoan jarri zuten abian, baina Gizartekintzako arduradunek familia egokien bila jarraitzen dute.
Kanpaina horren helburua da harrera familiak bilatzea Gipuzkoan babesik gabe dauden haurrentzat, haurtzaroa berreskuratzen eta etorkizun bat ematen laguntzeko, arduradunen esanetan.
Gaur egun, 24 adin txikiko daude, Gipuzkoan, harrera-familia baten zain. Hainbat arazo direla-eta, ezin dute euren familia biologikoarekin bizi, eta egoitzatan bizi dira. Kanpaina honen bidez, aukera eman nahi zaie haur horiei bere familiak dituen arazoak konpondu bitartean, beste familia batean bizitzeko, eta, hala, beste haur guztiak bezala garatzeko, alderdi guztiak -fisikoa, kognitiboa, afektiboa eta soziala- kontuan izanda, dio Gizartekintza sailak.
Ez da adopzioa
Programan parte hartzen duten sendiek argi eta garbi izan behar dute harrera aldi baterako neurria dela. Ez da adopzioa, eta ez da adoptatu aurreko pausotzat hartu behar, diote arduradunek. Programaren xedea da haurra bere familiarekin lehen bailehen itzuli ahal izatea.
Harreran dagoen bitartean, haurrak ez ditu bere gurasoekiko harremanak eteten, eta gurasoei aukera ematen zaie seme-alabak ikusteko, bakoitzaren egoera kontuan izanda.
Harrera familia izateko baldintzak
Honako baldintzak ipintzen dizkio Diputazioak ume bat hartu nahi duen familia bati:
Hainbat harrera mota daude: posible da, adibidez, haurra bi urterako hartzea, gehienez ere. Beste harrera mota batzuetan, ordea, egonaldia bi urtetik gorakoa izaten da, haurraren familiak ez dituenean epe laburrean haurra berreskuratzeko baldintzak betetzen.
Interesa duten familiek 900 43 43 43 telefonora dei egin dezakete.
Erantzun
Sartu