e-udalak: diru laguntzak Administrazio Digitala garatzeko Gipuzkoan
Teknologia berrien garapena, ezarpena eta erabilera
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa Informazioaren Gizartean ekimena bultzatzeko asmotan, bere helburuen artean aintzat hartzen du informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien IKTB garapena, ezarpena eta erabilera sustatzea.
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean ageri denez, Gipuzkoako Foru Aldundiak uste du informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien erabilera herri mailara zabaldu behar dela. Horrela, administrazioen, herritarren eta enpresen artean komunikazio tresna bat sortu ahal izango da, eta, era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoan informazioaren gizartearen garapena bultzatuko da.
Udalei zuzendutako dirulaguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ekimen bat abiaraziko du udalek emandako zerbitzu publiko eta administrazio tramite nagusiak ikertzeko, baita horien garrantzi erlatiboa, horien digitalizazioaren bideragarritasuna, horien lehentasuna eta abar ere. Ekimen horrekin hainbat tresna garatu nahi dira udalerri txikienek digitalizazio prozesuan azkarrago egin dezaten aurrera.
Baldintzak
Hona hemen dirulaguntzak lortzeko betebeharreko baldintzetako batzuk:
- Foru Dekretu honen kontura emango diren diru laguntzak deialdi irekiaren bidez emango dira urtero, eta bertan finkatuko da programarako baimendutako gastua.
- Eskaerak aurkezteko azken eguna 2003ko urriaren 31 da.
- Oinarri hauetan araututako laguntzen onuradun izango dira, programa honen xedeak betetzeko jarduketa egokiak bultzatzen badituzte:
- Udalak.
- Mankomunitateak.
- Tokiko beste erakundeak.
- Eskaeretan gutxienez ondorengo dokumentuak aurkeztu behar dira:
- Diru laguntza eskatzen deneko lekuaren azalpen txostena.
- Proiektuaren memoria eta kostuen aurrekontu zehatza.
- Eskaera egin duen erakundeko lehendakariaren aitorpen erantzulea, helburu berbererako laguntza publikorik eskatu edo jaso ote duen azalduz.
Baldintza eta xehetasun guztiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkitu daitezke.
Erantzunak kargatzen...