Erabili gabeko CD eta DVD-ek kanona daramate irailaren 1a ezkero
Aurreko uztailaren 30ean ASIMELEC (Asociación Multisectorial de Empresas Españolas de Eléctronica y Comunicaciones) eta autore eskubideen aldeko gestorak akordio batera iritsi ziren. Kanonaren kostua 13 zentimo eta 1,40 bitartekoa da, bakoitzaren ezaugarrien arabera. Kanona erabiltzaileak ordaintzen du, edozein dela grabatutako informazioa eta helburua. Beraz, erabili gabeko CDak %20 garestiagoak dira gaur egun.
Hauek dira akordioaren sinatzaileak: AIE (Artistas Intérpretes o Ejecutantes), AISGE (Artistas Intérpretes, Sociedad de Gestión), EGEDA (Entidad de Gestion de Derechos de Propiedad Intelectual), SGAE (Sociedad General de Autores y Editores), DAMA (Derechos de Autor de los Medios Audiovisuales) y CEDRO (Centro Español de Derechos Reprográficos) eta ASIMELEC. Azken honek, espainiar estatuko CD ekoizle eta inportatzaile diren %80 enpresa inguru biltzen ditu.
Kopia pertsonalak
Kopia pribatuko kanona audio eta bideo zintei ezartzen zitzaien orain gutxi arte. Akordio honen arabera, ekoizle eta inportatzaileak euskarri digitalei (CD-R/W, DVD-R/W) kopia pribatuko kanona ezartzeko konpromisoa hartu dute. Bestalde, kudeaketa entitateek uko egingo diete edo geldiarazi egingo dituzte irailaren 1a baino lehenago komertzializatutako euskarrien gaineko erreklamazio judizial guztiak.
ASIMELEC-en esanetan, akordio hau erabiltzaileek beren erabilera pertsonalerako legalki egiten dituzten kopiei dagokie. Hau da, ez dago loturarik legez kanpo egiten den kopien komertzializazioaren eta kanon honen artean.
Kritikak
Akordio honen aurrean kontrako erreakzioak sortu dira. Interneteko komunitatea erabaki honen aurka azaldu da erabat. Gehienbat, Sincanon plataformaren inguruan bildu dira. Internauten Asoziazioak (Asociación de Internautas, AI) berehala azaldu zuen gaiaren gaineko desadostasuna.
Kontsumitzaileen asoziazioak, erabiltzaileak, internautak, profesionalak, banatzaileak eta ekoizleen artean ezinegona sortu da. Zerga hau euskarrien iruzurreko erabileragatik sortutako kaltearen ordaina izango da autoreentzako. Baina, erabili gabeko konpaktuetan, musika grabatzeaz gain, datuak ere bildu daitezke. Orduan, ez litzateke autorearen eskubideak urratuko. Hori horrela izaki, kontrako iritzi eta jarrerak aurkitu daitezke.
Erantzunak kargatzen...