Likine abuloraune: zer dio informatikak?
Hemen dago hizkuntza identifikatzaile hori: TextCat. Software librea da gainera, jaitsi eta instalatzeko modukoa, Perl lengoaia librea oinarri duelarik.
Ba emaitza, espero zitekeen bezala, aski argia izan da: UNKNOWN, EZEZAGUNA.
Baina, akaso hain identifikatzaile ona ez delako izango... JRR Tolkien-en liburuetako elfikoaren bi aldagaiak emanda, bietan UNKNOWN erantzuten du makinak. Beste identifikatzaile batzuek emaitza hobeak ematen dituzte, eta Tolkienen elfiko grisa edo sindarin hizkuntza, adibidez, galeseratzat jotzen dute batzuek (Tolkienek Galesko hizkuntza inspirazio gisa erabili zuela kontuan hartuta, ez da saiakera hain desbideratua).
Andeloko mosaikoa
Andelo hori Nafarroako hegoaldeko antzinako populazio gune bat da. Eta bertan aurkitu zuten mosaiko zati bat 1993an, grafia iberikoarekin. Grafia bai, baina hizkuntza iberikoa den ez du horrek esan nahi. Eta ze hizkuntza ote den... Batzuek aitzin-euskara deritzote. Euskararen historian aski adituak diren beste batzuek, hala nola Joseba Lakarra EHUko irakasleak, uste dute ez dagoela oinarririk hori euskara dela esateko.
Euskalduntasunaren alde idatzi dutenen artean, irakurketarik eskaini duenik ere badago. Josu Naberan-ek Berrian argitaratu zuen berea. Berak honela irakurtzen du: Likine bilbilistarrak (Bilbilisko mosaiko-egileak), egindako abu-loraunea (mortairu-loraunea).
Berria-ko artikulua hemen
Erantzunak kargatzen...