Tourra Baionan euskaraz
Joan den ekainaren 24an Okzitaniako Tolosan Jean Marie Leblanc jaunarekin egindako bileran EHE akordio batetara heldu zen. Euskal Herritik igaroko den etapan euskararen presentzia bermatuko zela, bai ahoz zein kartelen bidez egingo diren komunikazioetan.
(Azken berria: 07:00)Tourreko zuzendariak men egin dio Aznarren Gobernuari. Presiopean, baina euskarak ez du izango dagokion lekua. Hitza jan du Tourrak.
Delako akordio hori ez da une batetan ere zalantzan jarria izan Tourreko arduradunen aldetik. Gaur bertan faxez gutun bat igorri diogu eta ez dugu kontrako erantzunik jaso. Horrez gain, Jean Marie Leblanc- ek atzo (uztailaren 4a) egindako adierazpenetan ontzat ematen zuen EHEren izaera eta 1996an Hendaian amaitu zen Tourraren etapan euskarari izandako begirunea baino txikiagoa ez ziezaiokeela eskaini Baionako aurtengo etapari; beraz,
Akordioa indarrean dagoela eta euskarari zor zaion begirunea bermatuko dela uste dugu. Honekin batera dei bat egiten diogu euskal jendarteari uztailaren 23an euskararen aldeko aldarrikapena egin dezan.
Erantzunak kargatzen...