Desobedientzi moldeak: zarama greba, auto ilarak, euskara greba...
2003-06-18 10:06
Desobedientzi moldeak anitzak dira, baina kostu larria izaten dute. Dena den, aukera batzuk eskaini nahi nituzke. Udalak demokratikoak ez direnez, ezker abertzalearen ordezkaritza aintzatesten ez denez, zergak ordaintzen jarraitu behar dugunez (oraingoz), eta jende guztia prest ez dagoenez desobedientzi mota guztietako moldeak erabiltzeko, hona hemen proposamen batzuk:
Hona hemen proposamen batzuk:
- - Zarama greba: oso erraza da eta kostua ez da oso handia. Familia edo pertsona guztiek egin ahal dute. Elantxoben jarri zuten martxan orain dela urte batzuk jeltzaleek alkate abertzalearen kontra egiteko, eta oso emaitza onak lortu zituzten. Zarama zakarrontzietan bota beharrean, poltsak kalean bertan hustu, horrela, eta milaka pertsonak bat egiten badute, erraza da egoera jasanezin bihurtzea. Demagun Hernani batean, lau mila pertsonak zarama husten dutela kalean bertan hilabetez hilabete. Ez dut uste egoera hori oso jasangarria denik luzaroan udal "alkatetzarentzat". Herri askotan jar daiteke martxan, eta ez da beharrezkoa biztanleen ehuneko ehunak parte hartzea. Hala eta guztiz ere, ekintza bateratua izan behar da.
- - Trafiko greba japoniarra. Molde hau ez da batere zaila eta ez dauka inolako kosturik jendearentzat. Koxka da trafiko arau guztiak bete-betean betetzea. Demagun hirigunean 40 km orduko baino arinago joatea debekatuta dagoela, ba abia gaitezen 40 km orduko. Eta gainerako errepideetan egin daiteke, inolako kosturik gabe. Alta, molde horretarako, ezinbestekoa da taldeka antolatzea eta taldeak ahalik eta handien izatea, gainerako gidarien haserre edo inplikazio ezari aurre egin ahal izateko. Elkarretaratzeak antolatu behar dira eta auto kopuru handia behar da. Kostu legala hutsaren hurrengoa da, legea baino ez delako betetzen, baina seinaleetan agertutako aginduak oso-osorik betetzea ezinezkoa denez, auto ilara luzeak eratuko lirateke.
- - Euskara greba: gure eskubidea administrazioan euskaraz aritzea denez, bete dezagun baina aspertu arte. Horretarako ere, ezinbestekoa da taldeka aritzea, ze administrazioaren lehiatiletan sor daitezkeen ilarek ilarakideen amorrua sor dezakete, beraz, talde handitan antolatu behar gara.
Bestelakorik bururatuz gero, argitara ditzagun, Euskal Herriaren alde. Jakin badakit neure ideiak inozenteak izan daitezkeela, baina zuon proposamenetatik ikasteko balio badute, pozik nago.
Agian egun batez jeikiko dira egiazko xiberutarrak, tirano arrotzen hiltzeko
Erantzunak kargatzen...