Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egin ezazu eragozpen fiskala

Zenbait galdera eragozpen fiskalaren gainean

  • Zer da eragozpen fiskala? Urtero administrazioari eman behar genion zergen kopuru bat gastu ez-militarrera desbideratzea da. Ordaintzekoa baldin bada gure aitorpena, estatuari zeozer gutxiago ematen zaio; itzultzekoa badugu, zeozer gehiago eskatuko diogu guri bueltatzeko. Diru hori ez dugu gordetzen: gerra desagertu arazteko inbertitzen dugu, eta horretarako bide bakarra injustiziarik ez egotea dela kontuan hartuz. Horregatik, gure dirua helburu hori betetzen duten proiektuetan gastatzen dugu.
  • Gure eragozpenaren bidez gastu militarra murrizten dugu? Egia esan ez, estatuak eragozteko eskubidea ez duelako ezagutzen. Horregatik, eragozpen bat aurkitzen duenean, eragotzitako kopurua erreklamatu egiten digu. Eta aurkitzen ez duenean, ordain zati bat gastu militarretara bidaltzen du.
  • Zergatik egiten da eragozpen fiskala? Zentzugabekeria militarra sostengatzen jarraitzeari uko egiten diogulako. Eragozpen fiskala eginez bidegabekeria militarra publikoki salatzen dugu eta makinaria militarra martxan jarduteko behar diren baliabideak ez ditugu ematen: amaitu da dirua gerra prestatzen gastatzea eta erabil dezagun gizartea hobetzeko.
  • Legala al da eragozpen fiskala egitea? Nolabait “alegala” da, ez dago EF arautzen duen legerik. Ez dago delitu gisa zigortzen duen legerik, ezta nola egin arautzen duenik ere. Argi dagoena hau da: zilegia dela, eta horrela onartzen du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ‘Ley de Interrurpción Voluntaria del Embarazo’-ri buruzko 85/4/11ko sententzian. Hiritarrak hori egiteko eskubidea dauka, estatuaren interesen gainetik kontzientzi-askatasunerako eskubidea duen heinean. Inork ezin gaitu behartu besteen eskubideen kalterako zerbait egitera, eta gudua bultzatuko duen dirua ematea (zergak) hori da.
  • Eta zer egiten du estatuak eragozpen fiskalaren aurrean? Bere jokabidea nahiko irregularra da. Dirua bueltatzea eskatzen zaionean, batzutan ez du kasurik egiten, eta besteetan “ez da bidezkoa” da bere erantzuna. Zenbaitetan eskatutako dirua bueltatu ere egin du (konturatu gabe suposatzen dugu). Diru gutxiago ematen diogunean, batzutan onartzen du (berriro ere suposatzen dugu hau eragozpen fiskala dela konturatu gabe eginda ere), eta beste batzutan ez. Azken honetan haren arabera faltan dagoen dirua eskatuko digu.
  • Nolakoa da eskaera hori? Eskaera administratiboa da. Nolabait kontuak gaizki egin dituzula eta konpontzeko kaxatik ordaintzera pasatzeko esatea da. Egiten ez baduzu eta zure eragozteko eskubidean mantentzen bazara, estatuaren mekanismo errepresiboak martxan jartzen dira, eta berriro eskatzen dizute ordaintzeko, orain isun bat gehituz. Hala ere, gizatasunezko izateari eusten badiozu, enbargoa egiteraino heltzeko kapazak dira, gudan xahutuko duten dirua zuri kobratzeko. Edozein kasutan, ez da asko normalean.
  • Zenbat diru da nire patrikarako eragozpen fiskala eginda? Zuretzako ez du kostorik. Zuk ez duzu ordaindu behar, eragozpen fiskalik gabe ordainduko zenukeena baino gehiago ezta gutxiago ere. Baina egiatan zure eragozpeneko dirua bake proiektutan inbertitzen baduzu eta ondoren estatuari erreklamatzen badiozu (‘a priori’ erako eragozpena) kopurua, egia esan, bitan ordaintzen duzu, estatuak eragozpen fiskala ez duelako ezagutzen. Eragozle batzuk lehendabizi inbertsioa egin, eta ondoren estatuari erreklamatu beharrean, zuzenean estatuari erreklamatzen diote kuota zati bat (eragotzitako kopurua) gastu ez militarretara bideratzea (‘a posteriori’ erako eragozpena). Eragozle hauei, eragozpena ez zaie ezer kostatzen.
  • Eta zenbat desbideratzen du eragozle batek? ‘A priori’ erako eragozpena egiten dutenentzat, urtero kopuru tinko bat proposatzen da. Aurtengo kopurua, 84 erokoa da. Estatuari kuotako zati bat desbideratzeko erreklamatuko diotenentzat, egokiena da, estatuko aurrekontuetatik gastu militarrarentzako bideratuko duen portzentai ber-bera eskatzea. Kalkuluen arabera, portzentaia hau % 5’7-koa da.
  • Nora doa dirua? ‘A posteriori’ erako eragozleek ez dute dirurik sortzen, estatuak eskatutakoari ez diolako jaramonik egiten. ‘A priori’ erako eragozle bakoitzak erabakitzen du bere diruaren helburua. Dirua nora bideratu ideiarik ez dutenei laguntza emateko, eragozleen asanbladek (estatukoa eta Gipuzkoakoa) proiektu batzuk proposatu dituzte.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu